Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Gaur hasiko dira lonja berrirako lanen lehen fasearekin

Apirilerako iragarri zuen Miguel Buenek lanen hasiera, eta Maiatzak oraindik hamabost egun egin ez dituenean abiatuko dira. Gaur hasiko dira San Pedron lonja berrirako lanak. Pasaia Eraikina eta Arrandegia 2 atonduko dituzte, ondoren lonjaren jarduera hara lekualdatu ahal izateko, eta arrandegi zaharraren eraiste lanei ekin ahal izateko jarduera eten gabe. Lanei ekin ahal izateko ingurua hesitu dute, autoek bertan aparkatu ez dezaten eta aurrefabrikatuak eta edukiontziak han jarri ahal izateko. Hiru hilabeteko iraupena Portuko iturriek jakinaraz dutenez, lanen lehen faseak hiru hilabeteko iraupena izango du, eta 670.000 euroko aurrekontua. Lonjaren jarduera orain atonduko duten ingurura lekualdatuta, eraiste lanei ekingo diete. Arrandegia 2 eta Arrandegia 1 eraikinak botako dituzte lehenik eta horiek bukatuta hasiko dira lonja berria altxatzen eta ingurua urbanizatzen. Portu Agintaritzako iturrien arabera, hiru urte beharko dituzte orain hasiko dituzten lanak  guztiz bukatzeko. Esan dutenez, 2014ko uda baino lehen amaituta egongo dira. Beharra eta argi ilunak Urteak dira lonjako erabiltzaileak lanak hasteko zain direla. Behin baino gehiagotan agertu dute kezka azken urte hauetan eraikinaren “egoera tamalgarriarengatik” kezkatuak. Urteetako itxaronaldiak, baina, bukatzear dela ematen du. Edonola ere, ez dira gutxi egitasmo honen gaineko argi ilunak. Lonjako erabiltzaileek arazo asko izan dituzte Portu Agintaritzarekin kudeaketaren baldintzak negoziatzerakoan, eta hainbat hilabetetan harremanak [...]

pasaiako hitza
Oarsoaldea
2011/05/11

Apirilerako iragarri zuen Miguel Buenek lanen hasiera, eta Maiatzak oraindik hamabost egun egin ez dituenean abiatuko dira. Gaur hasiko dira San Pedron lonja berrirako lanak.

Pasaia Eraikina eta Arrandegia 2 atonduko dituzte, ondoren lonjaren jarduera hara lekualdatu ahal izateko, eta arrandegi zaharraren eraiste lanei ekin ahal izateko jarduera eten gabe.

Lanei ekin ahal izateko ingurua hesitu dute, autoek bertan aparkatu ez dezaten eta aurrefabrikatuak eta edukiontziak han jarri ahal izateko.
Hiru hilabeteko iraupena
Portuko iturriek jakinaraz dutenez, lanen lehen faseak hiru hilabeteko iraupena izango du, eta 670.000 euroko aurrekontua.
Lonjaren jarduera orain atonduko duten ingurura lekualdatuta, eraiste lanei ekingo diete. Arrandegia 2 eta Arrandegia 1 eraikinak botako dituzte lehenik eta horiek bukatuta hasiko dira lonja berria altxatzen eta ingurua urbanizatzen.

Portu Agintaritzako iturrien arabera, hiru urte beharko dituzte orain hasiko dituzten lanak  guztiz bukatzeko. Esan dutenez, 2014ko uda baino lehen amaituta egongo dira.
Beharra eta argi ilunak
Urteak dira lonjako erabiltzaileak lanak hasteko zain direla. Behin baino gehiagotan agertu dute kezka azken urte hauetan eraikinaren “egoera tamalgarriarengatik” kezkatuak. Urteetako itxaronaldiak, baina, bukatzear dela ematen du.

Edonola ere, ez dira gutxi egitasmo honen gaineko argi ilunak. Lonjako erabiltzaileek arazo asko izan dituzte Portu Agintaritzarekin kudeaketaren baldintzak negoziatzerakoan, eta hainbat hilabetetan harremanak eten egin dituzte, azkenaldian gaia berriro bideratu duten arren.

Bestalde, Zaerak, Foreing Office Architects enpresako buru eta lonja berrirako lehengo proiektuaren irabazleak epaitegietara joko zuela iragarri zuen, Astigarraga eta Lasarte enpresak “bere proiektuaren irtenbide tekniko asko kopiatu” dituela iritzita.

Martxoa bukaeran egin zituen aipatu adierazpenak Zaerak, eta hautsak harrotu zituen, baina gaur arte ez da gaiaren gaineko berri gehiagorik izan.
Bizilagunen artean zalantza eta kezka handia
Lonja berriaren proiektuak barrutiaren biziberritzerako izango duen garrantziaz jabetuta, San Pedron, Lonjako Batzordea eratu zuten herritarrek, lanen jarraipena egin eta bizilagunen ekarpenak bideratzeko. Aipatu batzordean, bizilagunak ez ezik Udal ordezkariak, erabiltzaileak, eta Portu Agintaritza bera bildu izan dira.

Lehengo apirilaren 6an, eta Buenek lanak hilabete horretan bertan hasiko zirela iragarri ondoren, Lonjako Batzordeak mahai inguruan bildu zituen egitasmoan zer esana duten alde guztiak.

Udal Aretoan bildu ziren herritar gehienek kezka agertu zuten, lonjaren kudeaketa ereduarengatik ez ezik, Portu Agintaritzaren proiektuak ez zituelako jasotzen  bizilagunen proposamenak.

Lonjako lanak hastear San Pedron

Lonjako lanak hastear San Pedron

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.