Irristatze kirolak probatzeko aukera emango dute Bikingo Egunean
Irristatze kirolak maite dituztenentzako Bikingo Egunaren lehenengo edizioa antolatu du larunbaterako HS2 Hondarribia Sup Eskolak. Honela, bertan egiten dituzten ekintzak ezagutaraziko dituzte. Jai eguna arratsaldeko 15:00etan hasiko dute, orduan eman...
Irristatze kirolak maite dituztenentzako Bikingo Egunaren lehenengo edizioa antolatu du larunbaterako HS2 Hondarribia Sup Eskolak. Honela, bertan egiten dituzten ekintzak ezagutaraziko dituzte. Jai eguna arratsaldeko 15:00etan hasiko dute, orduan emango diote hasiera Longboard Guadalupeko jaitsierari. Lasterketa Guadalupen hasiko dute eta Hondarribiko erdigunean bukatuko dute. Ondorioz, eguerdiko 14:00etan mendira igotzeko errepidea itxiko dute.
Festak Kai Zaharrean jarraituko du, bertan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Stand Up Paddle Surf, Slack Line, Slalom Longboard Skate eta grafitiak izango dira. Jarraian San Miguelek lagundutako janari, edari eta opariak izango dira. Jaiak aurrera egingo du, izan ere, gaueko 22:00etan sari banaketa egingo dute Uxoa tabernan eta ondoren kontzertua izango da.