Praktikak euskaraz egiteko hitzarmena
Lanbide Heziketako lantokiko praktikak euskaraz egiteko hitzarmena sinatu dute gaur Oarsoaldea Garapen Agentziak, Don Bosco Zentroak eta eskualdeko zazpi enpresek: ABB Niessen, Papresa, Tecnalia, Lurauto, Easo Motor, Elster Iberconta eta Txingurak. Iaz...
Lanbide Heziketako lantokiko praktikak euskaraz egiteko hitzarmena sinatu dute gaur Oarsoaldea Garapen Agentziak, Don Bosco Zentroak eta eskualdeko zazpi enpresek: ABB Niessen, Papresa, Tecnalia, Lurauto, Easo Motor, Elster Iberconta eta Txingurak. Iaz martxan jarritako egitasmoa aitzindaria dela nabarmendu dute gaurko agerraldian “halakorik ez baitago Euskal Herrian”.
Guztira, Don Bosco Zentroko D ereduko hamar ikasle ari dira praktikak euskaraz egiten.