Udalerako programa aurkeztu du Errenteriako PSE-EEk
Programa aurkeztu zuten atzo Errenteria-Oreretako PSE-EEko hautagaiek. Musika Plazan egin zuten aurkezpena, “programa kalean aurkeztu nahi dugulako”. Gainera, azken urteetan egin duten lanaren sinbolo gisa aurkeztu zuten plaza. Juan Carlos ...
Programa aurkeztu zuten atzo Errenteria-Oreretako PSE-EEko hautagaiek. Musika Plazan egin zuten aurkezpena, “programa kalean aurkeztu nahi dugulako”. Gainera, azken urteetan egin duten lanaren sinbolo gisa aurkeztu zuten plaza. Juan Carlos Merino alkateak (eta alkategaiak) adierazi zuenez, ez dira “zerotik hasiko”. Horrela, “alor guztietan lan handia” egin dutela adierazi zuen kargua berriro lortu nahi duenak.
“Orain egoera onargarri batean baldin bagaude, bolada ekonomiko ona zegoenean ondo inbertitzen jakin dugulako da”, adierazi zuen Merinok. Azken urteetan udalerrian egin diren obren errepasoa egin zuen alkategaiak, eta datozenak ere aipatu zituen. Gainera, enplegua sortu nahi dutela adierazi du eta laguntza sozialak ematen jarraitu.