Irun 21 Kontseilua lau urtetan ez deitzea leporatu diote Udalari
Ekologistak Martxan taldeak salatu du Udalak azken lau urteetan Irun 21 Kontseilua deitu ez izana. Hiriko Agenda 21 “serioski” bultzatu dezala exijitzen diote udal gobernuari, “hiriko sostenibilidadea epe luzerako prozesua delako, eta ez legealdi bati edo beste bati lotutako zerbait”. Ekologistek gogoratzen dute 2000. urtean Irungo Udalak herriko Agenda 21 prozesua abiatu zuela, baita lehen urrts bat eman ere, hots, Irungo errealitatea islatzen zuen diagnostikoa eskatu, garapen iraunkorraren hiru zutabeak oinarri hartuta: ekonomia, ingurugiroa eta gizartea.

Lau urte geroago Hondarribiko Udalarekin eta Bidasoa Bizirikekin batera, Udaltalde 21 Txingudi eratu zuten, eta Irungo Udalak hasierako diagnostikoa osatu eta eguneratzeko baliatu zuen. Horren ondorioz, 1. Ekintza Plana onartu zuen eta partaidetza prozesu bati ekin zion, Irun 21 Kontseilua aholkularitza erakundean oinarrituko zena.
Kontseilua deitzeko eskatu dute
Irun 21 Kontseiluak hirirako Ekintza Plan hartan parte hartu zuela gogora ekarri nahi izan du Ekologistak Martxan taldeak. “2007ko otsaileko udalbatzan onartu zen hori. Ordutik, dokumentu hura prestatzen lagundu zuten elkarteek, erakundeek eta herritarrek ez dute inolako informaziorik jaso Ekintza Planaren gauzatzeaz, jarraipenaz edota urteroko planifikazioaz”, salatzen dute.
Horregatik, Irun 21 Kontseilua deitzeko eskatzen diote udal gobernuari, Ekintza Planaren jarraipena eta Irungo iraunkortasunean eragiteko proiektu zehatzen inguruko proposamenak egin ahal izateko. Gainera, 2007an aurreneko Ekintza Plana onartu zenetik Agenda 21 arloan eman den garapenaren berri emateko galdegiten dute ere. Bukatzeko, Kontseiluaren araudi bat zehaztea eskatzen dute, herri partaidetzako organu iraunkorra bermatuz.