Rotetaren kontra jokatuko dute mutilek
Hiru partida falta zaizkie Ohorezko Erregionaleko futbolariei denboraldia bukatzeko: asteburu honetakoa, datorrenekoa, eta maiatzaren azkenekoa.Hasteko, asteburu honetakoa Rotetaren kontra jokatuko dute OKE Oiartzun Kirol Elkarteko mutilek. 17:30ean du...
Hiru partida falta zaizkie Ohorezko Erregionaleko futbolariei denboraldia bukatzeko: asteburu honetakoa, datorrenekoa, eta maiatzaren azkenekoa.Hasteko, asteburu honetakoa Rotetaren kontra jokatuko dute OKE Oiartzun Kirol Elkarteko mutilek. 17:30ean dute hitzordua bihar, Herrerako futbol zelaian.
Sailkapenari dagokionez, oiartzuarrak oraingoz seigarren postuan daude, 49 punturekin. Gauzak hala jarraituz gero, taularen erdialdean bukatuko dute oiartzuarrek liga; lehenengo postuetan egon gabe, baina mailaz jaisteko arriskurik gabe.