Adin txikiko bati zirriak egiteagatik Iztietan lagun bat atxilotu dutela salatu du Gurekin Auzo Elkarteak
4 urteko haur bati zirriak egiteagatik Ertzaintzak aste honetan pertsona bat atxilotu duela salatu du Gurekin Auzo Elkarteak prentsa ohar bidez. “Oso larritzat” jo ditu jazotakoak, baina “beste behin ere, iragarritako kronika baten au...
4 urteko haur bati zirriak egiteagatik Ertzaintzak aste honetan pertsona bat atxilotu duela salatu du Gurekin Auzo Elkarteak prentsa ohar bidez. “Oso larritzat” jo ditu jazotakoak, baina “beste behin ere, iragarritako kronika baten aurrean” daudela iritzi diote. Etorkin asko pilatzen dira Errenteria-Oreretako Iztieta auzoan, eta horrek elkarbizitza arazo larriak eragin zituen orain bi urte. Orduan bortxaketa batek eragin zituen istiluak. Auzo elkartearen arabera, Iztietako egoerak denbora honetan guztian, ez du funtsean aldatu eta ezer egin ezean orain bi urteko gertaerak errepika daitezkeela ohartarazi dute.