Manu Ugartemendiaren aldeko manifestazio jendetsua
Manu Ugartemendia presoaren aldeko manifestazio jendetsua izan zen atzo arratsean. Atzora arte La Santen izan da preso Ugartemendia. Espainiaratuko duten beldur, preso oreretarrak gose greban izan da. Atzo bete zuen Frantziako Estatuan ezarri zioten zigorra, eta senitartekoei presoak berak egindako deiari esker, badakite Pariseko aireportuko etorkin ilegalen zentro batera eraman dutela. AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu duenez «Espainiako poliziek atxilotu eta espetxeratzeko arriskua izango luke, eta baita tortura jasateko arriskua ere».