Hautagaiak aurkeztu ditu Bilduk
Ostiral arratsaldean, Lezoko Bilduren zerrenda aurkeztu zuten Gurutze Santuaren plazan. Ainhoa Zabalo alkategaiak eta Iñaki Lartiguek hartu zuten hitza ekitaldian eta Bilduren lan ildoak zeintzuk izango diren aipatu zituzten. “Herritarrengandik ...
Ostiral arratsaldean, Lezoko Bilduren zerrenda aurkeztu zuten Gurutze Santuaren plazan. Ainhoa Zabalo alkategaiak eta Iñaki Lartiguek hartu zuten hitza ekitaldian eta Bilduren lan ildoak zeintzuk izango diren aipatu zituzten. “Herritarrengandik hurbil” egon nahi dute Bildukoek. Lezon eta inguruan egin nahi dituzten hainbat proiektu kritikatu zituzten Bildukoek: “Gaintxurizketako intermodalari kontra egin behar diogu, baita kanpo kaiari ere. Bestelako portu bat behar dugu, txatarra gehiago ez jasateko”, esan zuten hautagaiek. Horrez gain, “Lezo euskaldun bat” aldarrikatu dute, “gurasoekin, ikastetxeekin, elkarteekin eta abarrekin elkarlanean”. Gizarte eredu aurrerakoiaren alde ere egin dute.
Lan ildo nagusiak azaldu ondoren, hautagai guztiak binaka (falta ziren bi izan ezik) igo ziren atrilera, eta Bilduren eskakizunak azaldu zituzten: badiaren biziberritzea, elkarlana, Lezoren gaineko erabakiak Lezon hartzea, udalerri euskalduna, herri bizia, eta Gaintxurizketa eta baserrien alde egitea.

