Jacinto, Otegi eta Rodriguez ‘Bateragune auzitik’ ateratzeko eskaera atzera bota du Auzitegi Nazionalak
Espainiako Auzitegi Nazionalak atzera bota du Sonia Jacinto errenteriarra eta Arnaldo Otegi eta Harkaitz Rodriguez Bateragune auzitik ateratzeko defentsak egin zuen eskaera. Epaiketa prestatzeko puntuetan hiru horiei leporatzen zaiena beste auzi ba...
Espainiako Auzitegi Nazionalak atzera bota du Sonia Jacinto errenteriarra eta Arnaldo Otegi eta Harkaitz Rodriguez Bateragune auzitik ateratzeko defentsak egin zuen eskaera. Epaiketa prestatzeko puntuetan hiru horiei leporatzen zaiena beste auzi batzuetan epaitu dela argudiatu zuen defentsak, eta horregatik luzatu zuen auzi horretatik kanpo uzteko eskaera.
Horrez gain, defentsak egindako beste eskaerak ere atzera bota dituzte. Orain hiru eguneko epea jarri du Auzitegi Nazionalak, eta laster barru epaiketa egiteko eguna zehaztuko du.
