Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Jantokirako esleitze proposamena egin du Hirigintzak

Elizalde eskolako jantokia handitzeko lanak Alzola SL enpresak egingo ditu. Esleipen proposamena pasa den astean onartu zuen Hirigintza Batzordeak. Hiru enpresa aurkeztu dira lan hauek egiteko eta eskaintzarik onena Alzolarena izan dela jakinarazi dute Udaletik: “463.860,95 euroko aurrekontua izango dute lanek eta bost hilabeteko epean bukatuko dira”. Lanak udan hasiko dituzte, 2010/2011 ikasturtea bukatu ondoren. Urtea bukatzerako, Elizalde eskolako jantokia handitzeko lanak bukatuko dituzte, Udalaren aurreikuspenen arabera. Lanak Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean finantzatuko dituzte. Udalak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik diru-laguntza lortu du. Honela, %40a Udalak finantzatuko du, eta gainerakoa Eusko Jaurlaritzak. Lanak egiten direnean, Elizalde eskolako jantokiak 505 metro koadro izango ditu, orain baino 150 metro koadro gehiago. Lanak gaur egun eskola barruan jantokia dagoen eremuan egongo dira, eta handitze lanak Kontzejupe aldera egingo dituzte. Lan horiekin batera, bestelako lan batzuk ere egingo dituztela jakinarazi dute Udaletik: “Sukaldea tokiz aldatuko da, aldagelak lekualdatuko dira, elbarrientzako komuna egingo da eta bazterreko horma bota eta berria eraikiko da. Orain, solairu bakarrean egingo dira lanak, baina etorkizunera begira, bigarren solairu bat eraikitzeko aukera izango da, beharrak eskatuz gero”. Elizalde eskolako jantokia handitzeko beharra nabarmena da, eskolan jantoki zerbitzua erabiltzen duten ikasle guztiak ez baitira sartzen gaur egungo jangelan eta ondorioz, bi tokitan [...]

nagore vega
Oarsoaldea
2011/05/16

Elizalde eskolako jantokia handitzeko lanak Alzola SL enpresak egingo ditu. Esleipen proposamena pasa den astean onartu zuen Hirigintza Batzordeak. Hiru enpresa aurkeztu dira lan hauek egiteko eta eskaintzarik onena Alzolarena izan dela jakinarazi dute Udaletik: “463.860,95 euroko aurrekontua izango dute lanek eta bost hilabeteko epean bukatuko dira”.

Lanak udan hasiko dituzte, 2010/2011 ikasturtea bukatu ondoren. Urtea bukatzerako, Elizalde eskolako jantokia handitzeko lanak bukatuko dituzte, Udalaren aurreikuspenen arabera.

Lanak Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean finantzatuko dituzte. Udalak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik diru-laguntza lortu du. Honela, %40a Udalak finantzatuko du, eta gainerakoa Eusko Jaurlaritzak.

Lanak egiten direnean, Elizalde eskolako jantokiak 505 metro koadro izango ditu, orain baino 150 metro koadro gehiago. Lanak gaur egun eskola barruan jantokia dagoen eremuan egongo dira, eta handitze lanak Kontzejupe aldera egingo dituzte.

Lan horiekin batera, bestelako lan batzuk ere egingo dituztela jakinarazi dute Udaletik: “Sukaldea tokiz aldatuko da, aldagelak lekualdatuko dira, elbarrientzako komuna egingo da eta bazterreko horma bota eta berria eraikiko da. Orain, solairu bakarrean egingo dira lanak, baina etorkizunera begira, bigarren solairu bat eraikitzeko aukera izango da, beharrak eskatuz gero”.

Elizalde eskolako jantokia handitzeko beharra nabarmena da, eskolan jantoki zerbitzua erabiltzen duten ikasle guztiak ez baitira sartzen gaur egungo jangelan eta ondorioz, bi tokitan ematen da zerbitzua (Elizalde Herri Eskolako ikasleei eskola eremu barruan eta Elizalde Institutuko ikasleei, eskola eremutik kanpo Udalak alokatuta duen lokal batean).

Lanak bukatzen direnean, jantokian bazkaltzen duten ikasle guztientzako tokia egongo da eskola barruko jantoki berrian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.