Trintxerpek irabazi egin du eta Pasaiak berdindu
Joan den asteburuan Erregional Ohorezko Mailako taldeek 32. jardunaldia jokatu zuten. Pasaiako bi taldeak ondo aritu ziren ligako azken bigarren partidetan. Trintxerpek 1-0 irabazi zion Bergarari Don Boscoko zelaian. Pasaia Irungo Gal estadiora joan ze...
Joan den asteburuan Erregional Ohorezko Mailako taldeek 32. jardunaldia jokatu zuten. Pasaiako bi taldeak ondo aritu ziren ligako azken bigarren partidetan. Trintxerpek 1-0 irabazi zion Bergarari Don Boscoko zelaian. Pasaia Irungo Gal estadiora joan zen liderraren, Real Unionen, kontra jokatzera, eta partida bina gelditu zen azkenean. Horrela, momentu honetan, Trintxerpe hamaikagarren postuan dago 39 punturekin, eta Pasaia hirugarren, 65 punturekin.
