Ugartemendiak erretentzio zentro batean jarraitzen du
Manu Ugartemendia euskal presoak joan den ostiralean bete zuen Frantziako Estatuak ezarritako zigorra, baina La Sante (Frantzia) espetxetik atera eta erretentzio zentro batean sartu zuten. Ugartemendiak berak aipatu zentrotik egindako deiaren bidez j...
Manu Ugartemendia euskal presoak joan den ostiralean bete zuen Frantziako Estatuak ezarritako zigorra, baina La Sante (Frantzia) espetxetik atera eta erretentzio zentro batean sartu zuten. Ugartemendiak berak aipatu zentrotik egindako deiaren bidez jakinarazi zien etxekoei bertara eraman zutela.
OAAM Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak elkartasuna helarazi dio Errenteria-Oreretako bizilagunari eta gogor salatu du “berarekin darabilten joku ankerra. Manuk amaitua du Frantziako Estatuan ezarri zioten zigorra, baina hala ere oraindik ere preso jarraitzen du eta Espainiako Estatura kanporatua izateko arriskuan”. Epaileek Erretentzio Zentroan egoteko epea 15 egunez luzatu diotela eta Ugartemendiak hortaz, kanporaketa “eta horrek daraman inkomunikazio eta tortura arriskua salatzeko maiatzaren 2anhasitako gose grebarekin” jarraitzen duela azaldu du OAAM-ak eta “kanporaketa 15 egun baino lehenago gauzatu dezaketela” gaineratu dute.
