Taxi-bus zerbitzuak egunean zehar bidaia gehiago egingo ditu
Gurutze, Ergoien eta Karrika auzoetarako eskaintzen den taxi-bus zerbitzua hobetzeko hitzarmen berria egin dute Udalak eta Oiartzungo Taxilarien Elkarteak. Biharko udalbatzarrean onartuko dute. Besteak beste, urrutien dauden eta bestelako garraio publikorik ez duten hiru auzo horietan egokitutako ibilgailu batek eskainiko du zerbitzua hemendik aurrera. Gainera, orain arte egunean bost taxi-bus bidaia izaten ziren eta hemendik aurrera, zortzi izango dira. Xorrolaren egutegi bera izango du taxi-bus zerbitzuak, hitzarmenean zehaztu denez: astelehenetik ostiralera. Aldaketa handienetako bat taxi-bus zerbitzua aurrerantzean Legarren ere eskainiko dela da. Gurutzerako bidea Legarretik egingo du taxi-busak, honela, Legarreko arazoei konponbide integrala eman bitartean, bertako bizilagunen mugikortasuna hobetzeko alternatiba bat eskainiko da taxi-bus zerbitzuaren bidez. Taxi-bus zerbitzua, Xorrolarekin batera, herri barruko mugikortasuna garraio publikoaren bidez sustatzeko egitasmoa da. Udaletik gogorarazi dutenez, “mugikortasun iraunkorrarentzako garraio publikoa sustatzea ezinbestekoa da”. H3 linea Bide horretan, Ekialdebus martxan jartzerakoan Oiartzun eta Donostia A-8tik zuzenean lotzen zituen linea (H3) kendu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Oiartzungo erabiltzaileek sinadura bilketa egin zuten linea berriz martxan jartzeko eskatuz. Udala erabiltzaileekin bildu zen eta euren ezinegonaren berri eman zion Aldundiari, linea berriro jartzea aztertzeko eskatuz. Aldundiak gaia aztertzeko denbora eskatu zuen, datuak kontrastatzeko. Ekainaren 2an bi erakundeak berriro bilduko dira gaia lantzeko. Udalak erabiltzaile oiartzuarren mesederako izango [...]
Gurutze, Ergoien eta Karrika auzoetarako eskaintzen den taxi-bus zerbitzua hobetzeko hitzarmen berria egin dute Udalak eta Oiartzungo Taxilarien Elkarteak. Biharko udalbatzarrean onartuko dute.
Besteak beste, urrutien dauden eta bestelako garraio publikorik ez duten hiru auzo horietan egokitutako ibilgailu batek eskainiko du zerbitzua hemendik aurrera. Gainera, orain arte egunean bost taxi-bus bidaia izaten ziren eta hemendik aurrera, zortzi izango dira.
Xorrolaren egutegi bera izango du taxi-bus zerbitzuak, hitzarmenean zehaztu denez: astelehenetik ostiralera.
Aldaketa handienetako bat taxi-bus zerbitzua aurrerantzean Legarren ere eskainiko dela da. Gurutzerako bidea Legarretik egingo du taxi-busak, honela, Legarreko arazoei konponbide integrala eman bitartean, bertako bizilagunen mugikortasuna hobetzeko alternatiba bat eskainiko da taxi-bus zerbitzuaren bidez.
Taxi-bus zerbitzua, Xorrolarekin batera, herri barruko mugikortasuna garraio publikoaren bidez sustatzeko egitasmoa da. Udaletik gogorarazi dutenez, “mugikortasun iraunkorrarentzako garraio publikoa sustatzea ezinbestekoa da”.
H3 linea
Bide horretan, Ekialdebus martxan jartzerakoan Oiartzun eta Donostia A-8tik zuzenean lotzen zituen linea (H3) kendu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Oiartzungo erabiltzaileek sinadura bilketa egin zuten linea berriz martxan jartzeko eskatuz.
Udala erabiltzaileekin bildu zen eta euren ezinegonaren berri eman zion Aldundiari, linea berriro jartzea aztertzeko eskatuz. Aldundiak gaia aztertzeko denbora eskatu zuen, datuak kontrastatzeko. Ekainaren 2an bi erakundeak berriro bilduko dira gaia lantzeko. Udalak erabiltzaile oiartzuarren mesederako izango den erantzuna espero du.
Lurraldebus
Era berean, Xorrola herri barruko autobus zerbitzua hobetzeko ezinbestekoa da, Udaletik nabarmendu dutenez, Lurraldebus txartelean sartzea. Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskaera egin dio eta Aldundia hau hala izan dadin tramitatzen ari da.
