Urumea bailararen bira antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak hilaren 21erako. Donostia, Xoxoka (Urnieta), Aiete, Santa Barbara eta Buruntza mendietatik pasatuko dira. Sei orduko zeharkaldia egingo dute. Autobusik izango ez denez, bakoitzak bilatu be...
Errenteriako erretiratuen elkarteek belaunaldien arteko jaia antolatu dute hilaren 28rako. San Markon bilduko dira, eta hainbat ekitaldi izango dituzte: helduentzako zirkuitua, haurrentzako jokoak, tute txapelketa eta dantza. Autobusean igotzeko hilare...
Alabergako Arditurri elkarteak ohiko osoko bilkura antolatu du biharko. Lehenengo deialdia 19:30ean izango da, eta bigarrena 20:00etan. 2010eko ekintzak eta balantze eta kontuak izango dira eztabaidatuko dituzten gairik nabarmenenak.
Lolas club talde donostiarrak Uno diskoa estreinatuko du etzi, Haizea tabernan. Emanaldia 00:00etan hasiko da.
Bertsolaritzarekin lotuta, hil honen 6an jokatu zuten Haurtzaro Ikastolan Gipuzkoako Eskolarteko 31. Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa. Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak antolatzen du, gaztetxoengan bertsolaritzarekiko zaletasuna sustatzek...
Bihar, 17:15ean hasiko da Madalensoro pilotalekuan Haurtzaro Bertso Eskolako, Elizalde Bertso Eskolako, Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako ikasleen ikasturte bukaerako bertso saioa. Taldeko eta banaka, ikasturtean zehar landu dituzten ber...
Urteko batzar nagusia egingo du bihar, Orereta Ikastolak Santa Klara kaleko egoitzan. Bi deialdi egin dituzte: bata 19:00etan eta bigarrena, 19.30ean. Gai zerrendan Heziketa kudeaketari eta kudeaketa ekonomikoari buruzko txostenak onartzea, eta LH eta ...
Allerru-Algeposak agur esan zien beren zaleei pasa den larunbatean. Izan ere, denboraldi honetan etxean jokatu duten azkeneko partida zen Bekoerrotakoa. Modu onean agurtu ziren jokalariak: irabazita. Burgosko Juventud del Circulo taldearen bisita jaso ...
Aurten 26.enez Shell Eco Marathon deitzen den lasterketa egingo dute Lausitzen (Alemania). Lasterketa horren helburua da auto batekin ahalik eta kilometro gehien egitea ahalik eta erregai gutxien gastatuz. Zenbat eta errendimendu handiagoa atera, hobeto. Hain zuzen, Errenteria ordezkatuta egongo da, Don Bosco institutuak parte hartuko baitu auto batekin. Institutuarekin batera, Tknika berrikuntza zentroak bultzatu du proiektua, eta Udalaren ere laguntza izan dute. Teknikariek eta pilotuek osatutako bost pertsonako taldetxoa datorren astean irtengo da Alemaniara bidean: Julen Antero, Alexander Garcia, Roberto Navarrete, Aitor Moro eta Odei Garzon. Autoa, berriz, bihar bertan dira eramatekoak. Azken hilabeteotan klase orduetatik kanpo autoan egon dira lanean Don Boscoko ikasle eta irakasleek osatutako talde bat. Zehazki, Iñaki Retegi, Zigor Belokik, Beñat Oiartzabal eta Josema Cuerdo izan dira parte hartu duten irakasleak. Iaz auto bera eraman zuten ere Lausitzera, eta 229 kilometro egitea lortu zuten litro bat erregai soilik erabilita. Orain, baina, hobekuntzak egin dizkiote ibilgailuari, eta aldaketa nabarmenena motorrak izan du. Izan ere, orain, etanol erregaia erabiliko du. Horrekin gutxienez, 500 kilometro egitea da helburua Retegi taldeko kideak azaldu duenez, nahiz eta azaldu duen marka 4.000 kilometrotan dagoela. Lasterketan, gainera, baldintza nagusi bat bete beharko dute: 30 kilometro orduko abiaduratik ez jaistea. Lehia, hilaren 24an Lasterketa [...]
Plaiaundi Parke Ekologikoko Txingudi ekoetxeak FONOMADen Atmosfera, inguratzen gaituen airea argazki erakusketa muntatu du. 35 panelez osaturiko erakusketa honek, atmosfera eta bertan gertatzen diren fenomeno atmosferikoak ezagutzera gonbidatzen gait...
Mikel Antxon Arrizabalaga (Errenteria-Orereta, 1955) PSE-EEko zinegotzi bakarra da laster bukatuko den legegintzaldian. Igandeko hauteskundeetan ordezkaritza handitzea espero du Agirrezabalagak. Zeintzuk izango dira Lezoko PSE-EEren hautagaitzaren lan ildoak? Egoera ekonomikoak arduratzen gaitu, batez ere. Udalek ez dituzte eskumen asko, baina lagundu dezakete. Lezon hainbat urtetan ez dute industriagunerik garatu, ez da zabaldu: berrienak hogei urte ditu. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak langabetuak kontratatzeko dituen programak aprobetxatu behar dira, baita ikastaroak ere. Zein beste esparru landuko dituzue? Etxebizitza arloan, hitzarmenak bultzatuko ditugu eta, horrela, Aralar kalean zuzkidurazko 50 apartamentu eraikitzea bultzatuko dugu. Kopuru ona da hori eta espero dugu legegintzaldi honetan hori betetzea. Eraikin horretako lokalean haurtzaindegia jarri behar da, orain dagoen lekutik atera behar dela esanez urte asko daramazkigulako. Bakea ere gure lan ildoetako bat izango da. Hurbil dago, baina denen ahalegina behar du, baita ezker abertzalearena ere. Hautagaitzaren aurkezpenean esan zenuen hezkuntza publikoa sustatu nahi duzuela, besteak beste. Bai. Zentzu horretan, Herri Eskolako jangela udara ondoren bukatuta egongo da eta hurrengo ikasturtean erabilgarria izango da. Herri Eskolaren beste arazoak konpondu behar dira. Guk, batez ere, egokitasuna bultzatuko dugu. Ikasle gehiago jaso nahi badituzte, eraikin eraberritu behar da nahi eta nahi ez. Gizarte Zerbitzuei dagokionez, Auñamendi kalean Udalak lokal bat egokitu zuen. [...]
ezker abertzaleak 2011 urteko aurrekontuari erreklamazioa aurkeztu dio