Aurrekontuari erreklamazioa aurkeztu dio ezker abertzaleak
ezker abertzaleak 2011 urteko aurrekontuari erreklamazioa aurkeztu dio
Hainbat legeek eskatzen dutena betetzen ez duelako eta zenbait gastutarako beharrrezkoa den finantziazioa bermatzen ez duelako, erreklamazioa aurkeztu dio 2011 aurrekontuari ezker abertzaleak. Hala Gobernu Taldeak prtoposatutako aurrekontua onartzekotan, “aurrekontuak udalaren egoera ekonomikoa larria areagotuko duela” salatu dute ezker abertzaleko zinegotziek.
Erreklamazioa aurkezteko arrazoien artean, “Errenteria Garatuz enpresa publikoak legez aurkeztu beharreko dokumentazio guztia ez aurkeztu izana dago” azaldu du talde abertzaleak. Horrekin batera “babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko dirurik ez du gorde Gobernu Taldeak aurkeztutako aurrekontuan, nahiz eta auzitegiek ezarritako zigorraren arabera 3,5 miloi eurotik gora erabili behar dituen horretarako” salatu dute.
Korporazio berriak kudeatu
Erreklamazioa aurkezteko garaian gastuen finantziazioari ere begiratu dio ezker abertzaleak. Azken horren hitzetan “aurrekontuan ez dago bermatua Foru Aldundiak zergen bidez udalari emango dion diru kopurua eta bestalde, hurrengo urtean Plan orokorra aztertzeko sortu behar diren bi lanpostuak ordaintzeko dirurik ez du jaso”.
Amaitzeko aurrekontua onartzen bada “onartu ezduen korporazio berri batek kudeatu” beharko duela nabarmendu du ezker abertzaleak.
Aurrekontu berriaren gainean etzidamu goizeko zortzietatik aurrera deitu duten udalbatzaren ezohiko bilkuran arituko dira, bertako puntu bakarra izango da aurrekontuari eginiko erreklamazioen ebazpena eta behin betiko onespena.