Urumeari bira emango diote Urdaburukoek
Urumea bailararen bira antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak hilaren 21erako. Donostia, Xoxoka (Urnieta), Aiete, Santa Barbara eta Buruntza mendietatik pasatuko dira. Sei orduko zeharkaldia egingo dute. Autobusik izango ez denez, bakoitzak bilatu be...
Urumea bailararen bira antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak hilaren 21erako. Donostia, Xoxoka (Urnieta), Aiete, Santa Barbara eta Buruntza mendietatik pasatuko dira. Sei orduko zeharkaldia egingo dute. Autobusik izango ez denez, bakoitzak bilatu beharko du modua Xoxokatik bueltatzeko. Aurretik izena eman beharko da. Horretarako aukera bakarra osteguna izango da 20:30etik 22:00etara elkartetik pasatuta edo 943 52 78 79 telefono zenbakira deituta.