Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Juana Bengoetxea: “Krisi garaietan, erantzuten dakien buruzagitza behar da”

Juana Bengoetxea (Bilbo, 1954) lehen aldiz aurkeztu da Irungo alkategai, PP alderditik. Borja Senperren lekukoa hartu du. Baina  ez da hasiberria politikan. Irungo zinegotzia da 1999. urtetik. HITZA-ri emandako elkarrizketan, azken urteetako balorazioa egiteaz gain, alderdian pentsamendu aldaketa izan dutela azaldu du: proposamen buruzagitzatik, erantzuten dakien buruzagitzara. Zein balorazio egiten duzue azkeneko lau urteez? Azkeneko lau urteetan sozialistek (PSE-EEk) bakarrik gobernatu dute, gehiengorik gabe. Uko egin diote beste taldeekin itunak egiteari, eta ondorioz, gobernu ahula izan da. Beharrezkoa duen egonkortasunik gabe utzi du hiria jarrera horrek. Nagusiki, aurreko legegintzaldian martxan jarritako proiektuak bukatzera bideratutako lau urte izan dira. Eta aurreko proiektu horiek alderdi popularra (PP) gobernuan zegoenean jarri genituen martxan. Zein dira zuen lan ildoak datozen lau urteetarako? Hiritarrekin dugun lehenengo konpromisoa jarrera politiko berri bat izatea da. Alderdi popularrean ulertzen dugu badaudela momentuak, oparoaldi ekonomiko momentuak, beharrezkoa izaten dela proposamen buruzagitza bat izatea. Gu, egon gara gobernuan, eta proposamenak egiten eta proposamen horiek martxan jartzen liderrak izan gara. Baina, krisi garaietan, bestelako buruzagitza bat behar dela uste dugu: krisi garaietan erantzuten dakien buruzagitza behar da. Hots, uste dugu gai izan behar dugula hiritarren oinarrizko edota presazko beharrei ahal bezain azkar erantzuteko. Ezin dugu Errege Magoen antzekoak izan, eta haurrek [...]

irungo hitza
Oarsoaldea
2011/05/19

Juana BengoetxeaJuana Bengoetxea (Bilbo, 1954) lehen aldiz aurkeztu da Irungo alkategai, PP alderditik. Borja Senperren lekukoa hartu du. Baina  ez da hasiberria politikan. Irungo zinegotzia da 1999. urtetik.

HITZA-ri emandako elkarrizketan, azken urteetako balorazioa egiteaz gain, alderdian pentsamendu aldaketa izan dutela azaldu du: proposamen buruzagitzatik, erantzuten dakien buruzagitzara.

Zein balorazio egiten duzue azkeneko lau urteez?
Azkeneko lau urteetan sozialistek (PSE-EEk) bakarrik gobernatu dute, gehiengorik gabe. Uko egin diote beste taldeekin itunak egiteari, eta ondorioz, gobernu ahula izan da. Beharrezkoa duen egonkortasunik gabe utzi du hiria jarrera horrek. Nagusiki, aurreko legegintzaldian martxan jarritako proiektuak bukatzera bideratutako lau urte izan dira. Eta aurreko proiektu horiek alderdi popularra (PP) gobernuan zegoenean jarri genituen martxan.

Zein dira zuen lan ildoak datozen lau urteetarako?
Hiritarrekin dugun lehenengo konpromisoa jarrera politiko berri bat izatea da. Alderdi popularrean ulertzen dugu badaudela momentuak, oparoaldi ekonomiko momentuak, beharrezkoa izaten dela proposamen buruzagitza bat izatea. Gu, egon gara gobernuan, eta proposamenak egiten eta proposamen horiek martxan jartzen liderrak izan gara. Baina, krisi garaietan, bestelako buruzagitza bat behar dela uste dugu: krisi garaietan erantzuten dakien buruzagitza behar da. Hots, uste dugu gai izan behar dugula hiritarren oinarrizko edota presazko beharrei ahal bezain azkar erantzuteko. Ezin dugu Errege Magoen antzekoak izan, eta haurrek idatzitako gutunei erantzun, mila proiektu egingo ditugula hitz emanez. Izan ere, egungo egoeran, edo ez dago dirurik, edo urteetan luzatuko lirateke proiektu horiek. Gaur egun, momentu honetan, erantzunak behar dira.

Jarrera berri hori izatez gain, gure programa beste lau ildotan garatu dugu eta garatuko dugu. Hasteko, ekonomiari lehentasuna eman behar diogu, eta gure sektore indartsuak sostengatu. Horrez gain, ekonomia dibertsifikatu ere egin behar dugu, eta lehen sektorearen eta naturarekin ditugun harremanen aldeko apustu ausarta egin.

Irungo asoziazionismoa ere sostengatu behar dugu. Izan ere, ulertzen dugu gizarte zibila dela Irungo bizitzaren protagonista.

Ahalegin guztia egin behar dugu haurrekin eta gazteekin ere, gure etorkizuna direlako.

Eta hiriko bizitza gozatu behar dugu, haserrea sortzen duten faktoreak saihestuz: aparkalekuetatik hasi, argi faltarekin jarraitu, espaloien egoerarekin segi, eta hiritarren segurtasunaren gaiarekin bukatu.

Aurrekanpaina Bilduren gaiak markatu du, gehienbat. Nola bizi izan duzue zuek?
Egia esan, gure ideia, indar eta pentsamendu guztiak irundarren beharretara begira jarri ditugu. Hori dela eta, ez dugu tarterik izan Bilduri arreta emateko.

Ausartuko zinatekete iragartzen zenbat zinegotzi lortuko dituen zuen alderdiak?
Ez dugu inolako iragarpenik egin nahi, harroputza iruditzen zaigulako hiritarren borondatea lehenago ezagutu nahia. 48.000 aukera ditugu emaitza onak lortzeko, Irunen 48.000 hautesle edo boto emaile baitaude. Gure indar guztiak horiei guztiei gure programa aurkezten eta azaltzen jarri ditugu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.