
EAE-ANV, EB eta atxiki gabeko zinegotzi Miriam Canoren aldeko botoekin aprobatu zen atzo, ezohiko udalbatzarrean La Herrera Herrira herri batzordeak kaiko Herrera ordenatzeko landutako hirigintza proposamena. Kontra botatu zuten PSE-EEk eta PPk, eta EAJko bi zinegotziak abstenitu egin ziren. Herritar ugari bildu zen Trintxerpeko alkateordetzan, alderdien eztabaida zuzenean jarraitzeko. Aldarriak eskuan, txaloak eta kexak entzun ahal izan ziren maiz hautetsien hizketaldien ondoren. La Herrera Herrira Herri Batzordeak bere proposamena azaltzeko landu duen ikus-entzunezkoaren emisioarekin abiatu zen udalbatzarra, batzordeko kideak hala eskatuta. Ondoren Maider Ziganda alkateak bidea eman zion eztabaidari. Atxiki gabeko zinegotzi Miriam Cano lehenik, eta EAJren bozeramaile Jose Luis Goikoetxeak ondoren, egitekoa zen botazioaren gaineko zalantzak azaleratu zituzten lehenik, beren botoa zein izango zen argitu gabe. Oposizioko gainontzeko alderdiek, aldiz, lehen unetik argitu zuten beren jarrera. PPk herritarren proposamena Herrerara mugatzen zela eta portua orokorren aztertu behar zela argudiatuta kontra agertu zen. EBk aldeko jarrera agertu zuen eta PSE-EEk aldiz, kontrakoa. Sozialisten bozeramaile Bixen Itsasok esan zuenez, “herritarrei parte hartzeko eman zaien aukera legegintzaldi osoan ukatu egin zaie oposizioko alderdiei”. Herritarren proposamena funtsean gustuko duten arren, “Gobernu Taldearen itzalpean” sortu izanagatik, kontra botatuko zutela iragarri zuen, han bildutako herritar ugariren haserrea eraginez. “Parte hartze foroetan izan naizenetan ez didate [...]

herriarteko pala txapelketaren kanporaketa

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Zuberoa kantuz. 11:30ean: Zulotik deiadarka. 12:10ean: Oiartzuarren Baitan. 13:15ean: Arrosaren tartea. 15:00etan: Albisteak. 18:00etan: Arguyuan (errepikapena). 20:00etan: Albisteak. 20:30...

Udalbatzarrean kaiko Herreraren gainekoak erabaki bitartean, kanpoaldean hondeamakina Lasa ontziola eraisten ziharduten. Iragan industrial oparo baten lekuko isilak, aspalditik jarduerarik gabe ziren pabilioiak desagertzen doaz pixkanaka.

Atzo, 18:00etan, GI-632 errepidean (Zumarragan) istripua izan zuten lau autok. Auto horietako batean Errenteria-Oreretako 42 urteko gizon bat zihoan, eta gertakariaren ondorioz zauri larriak izan zituen. Zumarragako Ospitalera eraman zuten errenteriarra.