Herriarteko pala txapelketaren itzuliko partidak bihar
herriarteko pala txapelketaren kanporaketa
Errenteria eta Olaberriaren arteko kanporaketa partidak jokatuko dituzte bihar Olaberriako pilotalekuan, Herriarteko Pala Txapelketaren barruan. Arratsaldeko zortzietan hasiko diren partidetan Eskisabel eta Mendizabalek osatutako bikotea ariko da larruzko paletan eta Mitxelena eta Pichel pala motzean. Fanderiako pilotalekuan herrikoek berdinketa lortu bazuten ere, bost puntuko aldea ateratzen diete Olaberriako pilotariek Errenteria-Oreretakoei.
Eskuz binakakoak eta eskuz banakakoa
Bestalde Udaberri eskuz binakakoak jikatuko dira etzi Fanderiako pilotalekuan. Haurren mailan EPLE 1 taldea Gazteleku 2 taldearen kontra ariko da. Eskuz banakakoan nagusien mailan, berriz, EPLEko Zangitu eta Antiguako Iribar ariko dira norgehiagoka.
