Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Taxi-bus zerbitzua hobetzeko hitzarmena onartu du udalbatzarrak

Ergoien, Gurutze eta Karrika auzoetan eskaintzen den taxi-bus zerbitzua egokitzeko Udalak eta Oiartzungo Taxilarien Elkarteak egin duten hitzarmena onartu zuen atzo ahobatez udalbatzarrak. Aitor Etxeberria alkateak azaldu duenez, “taxi-bus zerbitzua zaharkitua gelditu da eta bultzada berria behar du”. Honela, herri barruko garraio publikoak zentzu osoa izango du, taxi-bus zerbitzua eta Xorrola osagarriak izango baitira. Taxi-busak, aurrerantzean, Xorrolaren egutegi  bera izango du (astelehenetik ostiralera) eta prezio bera (0,50 €). Gainera, egunean bidaia gehiago egingo ditu: zortzi. Gurutzera doan bidaia Legarretik egingo du taxi-busak, eremuko mugikortasun arazoak konpondu artean bizilagunei doako zerbitzua eskainiz. Era berean, herriko taxistek zerbitzua eskaintzeko zazpi lagunentzako tokia duen ibilgailu egokitua erabiliko dute. Egindako hobekuntzekin taxi-bus zerbitzuaren erabilera gehituko dela espero du Udalak. Olaldeko babes ofizialeko etxebizitza batzuk gaixo psikikoentzako Ugaldetxoko Atamitx eremuko arau subsidiarioen aldaketa behin betiko onartu zen atzo, Gobernu Taldearen aldeko zazpi botoekin eta OBren kontrako hirurekin. Edozer eraikitzen hasi aurretik, Ura Agentziaren irizpideak errespetatu beharko direla zehaztu zuen onarpenak, uholdeak saihesteko. Pavel Viñas Planeamendu zinegotziak gogora ekarri zituen eremu honen garapenarekin Ugaldetxok lortuko dituen onurak: “Auzoaren bi zatiak lotzea lortuko dugu, 1.800 metro koadroko lokala auzotarrentzat, bidegorriaren trazatu berria egiteko aukera, gaur egun dagoen bidegurutzea saihestea… Aportazio ona da”. Altzibarko Olalde eremuan eraikiko diren [...]

oiartzungo hitza
Oarsoaldea
2011/05/19

Ergoien, Gurutze eta Karrika auzoetan eskaintzen den taxi-bus zerbitzua egokitzeko Udalak eta Oiartzungo Taxilarien Elkarteak egin duten hitzarmena onartu zuen atzo ahobatez udalbatzarrak. Aitor Etxeberria alkateak azaldu duenez, “taxi-bus zerbitzua zaharkitua gelditu da eta bultzada berria behar du”.

Honela, herri barruko garraio publikoak zentzu osoa izango du, taxi-bus zerbitzua eta Xorrola osagarriak izango baitira. Taxi-busak, aurrerantzean, Xorrolaren egutegi  bera izango du (astelehenetik ostiralera) eta prezio bera (0,50 €). Gainera, egunean bidaia gehiago egingo ditu: zortzi. Gurutzera doan bidaia Legarretik egingo du taxi-busak, eremuko mugikortasun arazoak konpondu artean bizilagunei doako zerbitzua eskainiz. Era berean, herriko taxistek zerbitzua eskaintzeko zazpi lagunentzako tokia duen ibilgailu egokitua erabiliko dute.

Egindako hobekuntzekin taxi-bus zerbitzuaren erabilera gehituko dela espero du Udalak.

Olaldeko babes ofizialeko etxebizitza batzuk gaixo psikikoentzako
Ugaldetxoko Atamitx eremuko arau subsidiarioen aldaketa behin betiko onartu zen atzo, Gobernu Taldearen aldeko zazpi botoekin eta OBren kontrako hirurekin. Edozer eraikitzen hasi aurretik, Ura Agentziaren irizpideak errespetatu beharko direla zehaztu zuen onarpenak, uholdeak saihesteko. Pavel Viñas Planeamendu zinegotziak gogora ekarri zituen eremu honen garapenarekin Ugaldetxok lortuko dituen onurak: “Auzoaren bi zatiak lotzea lortuko dugu, 1.800 metro koadroko lokala auzotarrentzat, bidegorriaren trazatu berria egiteko aukera, gaur egun dagoen bidegurutzea saihestea… Aportazio ona da”.

Altzibarko Olalde eremuan eraikiko diren babes ofizialeko etxebizitzen esleipenerako oinarriei berri bat gehitu zitzaion atzoko udalbatzarrean. Honela, Arraztalo Elkarteak egindako eskaeraren zenbait proposamen bere egin ditu Udalak. Zozkatuko diren babes ofizialeko lau etxebizitza gaixot psikiko oiartzuarrentzako jasoko dira. “Ez badago lau etxeak betetzeko adina eskaera, kupo orokorrean zozkatuko dira”, azaldu zuen Etxeberriak. Lehenengo aldia da Oiartzunen babes ofizialeko etxebizitza kopuru bat gaixo psikikoentzako gordeko dena, “beraz, hurrengo promozioetan nola jokatu jakiteko, ikusi egin beharko da zer nolako eskaera dagoen”, gehitu zuen alkateak.

Dorretxea erabiltzeko bost urterako hitzarmenak
Dorretxea erabiltzeko zesioak ere onartu ziren ahobatez: Bertso Eskolari, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunearen Kuadrillategi egitasmoari, Helduen Tailerrei eta Killirikupe Emakume Taldeari utziko zaie Dorretxea erabiltzen, euren jarduerak aurrera eramateko. Talde bakoitzarekin hitzarmena egin da, bost urterako.

Oiartzun Kirol Elkartearekin (OKE) ere hitzarmena egin da, Ugaldetxon dauden Karla Lekuona kirol instalakuntzak erabiltzeko baimena emanez sei urterako. Era berean, OKE elkartea herri onurako izendatu zuen udalbatzarrak, ahobatez.

Era berean, Arditurriko sarrera dagoen Ursoroetako etxola Arkeolan eta Artelatzi lau urterako uztea ere onartu zen, Arditurriko meategietan egiten dituzten lanak egin bitartean erabil dezaten.

Euskal Fondoari ekarpena egingo zaio Nikaraguan eta El Salvadorren proiektuak garatzeko
Euskal Fondoari 37.000 euroko ekarpena egingo dio Oiartzungo Udalak aurten, El Salvadorren eta Nikaraguan bi proiektu garatzen laguntzeko. Oarsoaldea Garapen Agentziari Udalak egingo dion ekarpena ere onartu zuten udalbatzarrean zeuden hamar zinegotziek: 360.000 euro inguru izango da.

Era berean, Ibargain Musika Eskolako ikasle oiartzuarrek hurrengo urtean ere bekak jaso ahal izateko oinarriak onartu zituen udalbatzarrak. Eusko Jaurlaritzak unibertsitate ikasketak egiteko erabiltzen duen beka sistemaren oinarri berak bete beharko dira Udalaren laguntza jasotzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.