Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Udal Gobernu Taldea: “Oiartzunentzako onuragarriak eta lehentasunezko proiektuak egin dira”

Udal Gobernu Taldea pozik dago azkeneko lau urteetan egindako lanarekin: “Azken lau urteetan Oiartzunentzako onuragarriak eta lehentasunezko proiektuak aurrera atera dira”. Legegintzaldiko balorazioa egiteko agerraldia egin dute gaur Aitor Etxeberria alkateak, eta Arantza Arrese, Karmele Irastorza eta Enrike Lekuona zinegotziek. Gogorarazi dutenez, arau subsidiarioen berrikusketa bereziki garrantzitsua izan da. Horri esker hainbat proiektu garatu direla nabarmendu dute: “Arraguarako eta Ugaldetxorako egindako proposamenak zuzendu dira. Hor kokatu behar dira Arraguako eta Altzibarko babes ofizialeko etxebizitzen promozioak ere, eta Iturriozko garapena eta Arraguako biziberritzea; Cadarso enpresa Altzibartik ateratzeko ere ezinbestekoa izan da”. Udal Gobernu Taldeak iraunkortasunaren alde egindako lana ere gogorarazi du: “Hondakinen atez ateko bilketa sistema izan da legegintzaldi honetako beste erronketa bat. Horrez gain, herri barruan garraio publikoa sustatzeari ere garrantzia berezia eman diogu: Xorrola jarri da martxan eta taxi-busa egokitu da”. Krisia dela eta, urte gogorrak izan dira, herritarrentzat bezala, administrazioentzat. Udalean doikuntzak egin behar izan dituzte, “beti ere herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak mantentzeari lehentasuna emanez”. 2010a 200.000 eurotik gorako gerakinarekin bukatu zuen Udalak. Hezkuntza komunitatearentzako hobekuntzak ere bultzatu dituztela azaldu dute. Udal Ikastola Partzuergoak egoitza bakarra izango duela, eta Elizalden, frontoi estalia egiteaz gain, jantokia handitzeko lanak esleitu dituztela. Fermiñene birgatzea ere oso garrantzitsutzat dute: “Ludotekaz gain, Euskararen [...]

nagore vega
Oiartzun
2011/05/19
Karmele Irastorza, Aitor Etxeberria, Arantza Arrese eta Enrike Lekuona

Karmele Irastorza, Aitor Etxeberria, Arantza Arrese eta Enrike Lekuona

Udal Gobernu Taldea pozik dago azkeneko lau urteetan egindako lanarekin: “Azken lau urteetan Oiartzunentzako onuragarriak eta lehentasunezko proiektuak aurrera atera dira”. Legegintzaldiko balorazioa egiteko agerraldia egin dute gaur Aitor Etxeberria alkateak, eta Arantza Arrese, Karmele Irastorza eta Enrike Lekuona zinegotziek.

Gogorarazi dutenez, arau subsidiarioen berrikusketa bereziki garrantzitsua izan da. Horri esker hainbat proiektu garatu direla nabarmendu dute: “Arraguarako eta Ugaldetxorako egindako proposamenak zuzendu dira. Hor kokatu behar dira Arraguako eta Altzibarko babes ofizialeko etxebizitzen promozioak ere, eta Iturriozko garapena eta Arraguako biziberritzea; Cadarso enpresa Altzibartik ateratzeko ere ezinbestekoa izan da”.

Udal Gobernu Taldeak iraunkortasunaren alde egindako lana ere gogorarazi du: “Hondakinen atez ateko bilketa sistema izan da legegintzaldi honetako beste erronketa bat. Horrez gain, herri barruan garraio publikoa sustatzeari ere garrantzia berezia eman diogu: Xorrola jarri da martxan eta taxi-busa egokitu da”.

Krisia dela eta, urte gogorrak izan dira, herritarrentzat bezala, administrazioentzat. Udalean doikuntzak egin behar izan dituzte, “beti ere herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak mantentzeari lehentasuna emanez”. 2010a 200.000 eurotik gorako gerakinarekin bukatu zuen Udalak.

Hezkuntza komunitatearentzako hobekuntzak ere bultzatu dituztela azaldu dute. Udal Ikastola Partzuergoak egoitza bakarra izango duela, eta Elizalden, frontoi estalia egiteaz gain, jantokia handitzeko lanak esleitu dituztela.

Fermiñene birgatzea ere oso garrantzitsutzat dute: “Ludotekaz gain, Euskararen Txokoa, Turismo Bulegoa eta Udal Etxebizitza Bulegoa kokatu dira bertan”.
Auzoetako jaiak bultzatzeko ahalegina egin dutela ere gogorarazi dute, “auzoetako giroa herri izaera mantentzeko ezinbestekoa baita”. Eta kirolaren arloan ere inbertsio garrantzitsuak egin dituztela: “Ugaldetxoko zelaian belar artifiziala jarri, Iturriotzen eta Gurutzen frontoi estalia, Elorsoron inbertsioak…”.

Era berean, bereziki garrantzitsutzat dute Arraztalo Elkartearekin egindako lana, “herriko gaixo psikikoen lan munduratzea eta gizarteratzea bermatzeko egitasmoak martxan jarriz”.

Azkenik, gardentasunaren inportantzia nabarmendu dute, eta gogorarazi Kode Etikoa jarri dutela martxan legegintzaldi honetan: “Gardentasuna ezinbestekoa da udal kudeaketan. Kodea errespetatu beharko dute gaurko eta etorkizuneko hautetsi guztiek, herritarren dirua eta konfiantza norberaren eta alderdien intereserako ezin dira erabili”.

Legegintzaldian egindakoak gogarazteaz gain, oposizioaren jarrera kritikatu du Udal Gobernu Taldeak: “Gezurretan eta kritika hutsean oinarritu da euren jarduna, bereziki arau subsidiarioekin eta atez atekoarekin. Udal barruan eta batzordeetan, bestalde, parte hartze eza izan da jarrera, eta proposamenik ez da heldu Udalera, kritikak prentsan egin dituzte”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.