36 gerrako biktimei aitortza egingo die Udalak
Ekaitza Asialdi Taldeko arduradunak udalbatzarrean izan ziren EBk aurkeztutako mozio batek bultzatuta, Pasaiako Udalak 36ko gerrako biktimei aitortza egitea erabaki du. Data eta tokia zehazteke, ekitaldi publiko baten bidez adieraziko zaie esker ona. EBren proposamena, hasiera batean, gerran kargutik kendu zituzten zinegotziei aitortza egitea zen. PP ez ezik, gainontzeko alderdiek, zinegotziei edo eta garaiko langile publikoei mugatu baino, herritar orori zabaldu nahi zioten aitortza ekitaldia. EAEk gaia mahai gainean uzteko eskaria egin zuen, zer eta nola egin sakonago eztabaidatzea merezi zuelakoan. PSE-EEk, berriz, emendakin bat aurkeztu zion mozioari, lehen azaldutako zentzuan, hau da, zinegotziei mugatu baino, aitortza herritar orori zabaltzearen aldekoa. EBri zegokion mozioa mahai gainean utzi edo atzo bertan bozkatzea, eta azken aukeraren alde egin zuen. Beraz, mozioa onartu zuten, emendakina ontzat emanda, aldeko bederatzi botoekin (PSE-EE, EB, H1!, eta EAJ eta 8 abstentzioekin (EAE eta PP). Udalaren diru kontuekin gora eta behera Erabakitzeko zeuden gainontzeko gaiak, ia denak, onartu zituzten. Hirigintza atalean, etxebizitza tasatuen gaineko ordenantza onartu zuten atzo, EAE, PSE-EE, PP eta EB alderdien aldeko botoekin. EAJ eta H1! abstenitu egin ziren. Arau subsidiarioetan egiteke dauden aldaketen gaineko puntua, ordea, mahai gainean utzi zuten, hainbat txosten tekniko falta zirelako. Horiek dituztenean gobernu batzordean emango diote aldaketari onespena. [...]
EBk aurkeztutako mozio batek bultzatuta, Pasaiako Udalak 36ko gerrako biktimei aitortza egitea erabaki du. Data eta tokia zehazteke, ekitaldi publiko baten bidez adieraziko zaie esker ona. EBren proposamena, hasiera batean, gerran kargutik kendu zituzten zinegotziei aitortza egitea zen. PP ez ezik, gainontzeko alderdiek, zinegotziei edo eta garaiko langile publikoei mugatu baino, herritar orori zabaldu nahi zioten aitortza ekitaldia. EAEk gaia mahai gainean uzteko eskaria egin zuen, zer eta nola egin sakonago eztabaidatzea merezi zuelakoan. PSE-EEk, berriz, emendakin bat aurkeztu zion mozioari, lehen azaldutako zentzuan, hau da, zinegotziei mugatu baino, aitortza herritar orori zabaltzearen aldekoa. EBri zegokion mozioa mahai gainean utzi edo atzo bertan bozkatzea, eta azken aukeraren alde egin zuen. Beraz, mozioa onartu zuten, emendakina ontzat emanda, aldeko bederatzi botoekin (PSE-EE, EB, H1!, eta EAJ eta 8 abstentzioekin (EAE eta PP).
Udalaren diru kontuekin gora eta behera
Erabakitzeko zeuden gainontzeko gaiak, ia denak, onartu zituzten. Hirigintza atalean, etxebizitza tasatuen gaineko ordenantza onartu zuten atzo, EAE, PSE-EE, PP eta EB alderdien aldeko botoekin. EAJ eta H1! abstenitu egin ziren. Arau subsidiarioetan egiteke dauden aldaketen gaineko puntua, ordea, mahai gainean utzi zuten, hainbat txosten tekniko falta zirelako. Horiek dituztenean gobernu batzordean emango diote aldaketari onespena.
Premiazko hainbat ordainketa egin ahal izateko, udal gobernuak epaiketaz kanpoko hainbat kreditu onartzea planteatu zuen, eta planteamendu horrek, azaleratu zuen beste behin Udalaren egoera ekonomikoaren gaineko eztabaida. Kontuak erabat ixteko dituzten arren, alkateak diru kontuen berri eman zuen, eta oposizioak kudeaketa ekonomikoaren harira behin eta berriz leporatu dizkionak gezurtatu zituen, Udalak soberakina nahiko dituela baieztatuz. PSE-EEk eta EAJk ezbaian jarri zuten beste behin alkateak defendatutakoa. Ika mikak gora behera, PSE-EEk hainbat taldek dirua jaso dezatela ahalbidetzeko, proposatutako puntu guztien artetik lau bereizteko eskatu zuen, tartean han ziren Ekaitza Aisialdi Taldeari zegokiena, eta baita hezkuntza erakunde, kirol entitate, arraun sustapenarena. Horiek aprobatu, eta besteen kontra egin zuen udalbatzarrak.

