Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Behin betiko onartu ditu aurrekontuak Udalbatzak

Hauteskundeetarako bi egun gelditzen ez direnean eta ezker abertzaleak eta Ezker Batuak (EB) egindako erreklamazioak eztabaidatu ondoren, Udalbatzak behin betiko onartu ditu gaur 2011ko aurrekontuak. Behin-behineko onarpenetik ez dira aldatu bozkak: Udal Gobernu Taldeak (PSE-EE, EAJ eta H1) eta PPk argi berdea eman diete, eta ezker abertzaleak eta EBk kontrako botoa eman dute. Hiru izan dira 2011ko aurrekontuen erreklamazioak aurkeztu duten aldeak: ezker abertzalea, EB eta Enpresa Batzordea. Azken alde horri ez die hitza eman Juan Carlos Merino alkateak, baina gainontzeko biek euren arrazoiak eman ahal izan dituzte. Jose Manuel Ferradas EBko bozeramailea hitza lehenengo hartu duena. Aurrekontua legegintzaldiaren isla izan dela adierazi du, eta ez diola etorkizunari begiratzen. Horrez gain, alkateari teknikariei kasu ez egitea leporatu dio, eta batzordeetan teknikariari parte hartzen ez uztea kritikatu du. Auzitegiek Udalari ezar diezaioketen 3 milioi euroak gogorarazi ditu, eta aurrekontuek ez dituztela kontuan hartzen: “Hori da alkateak uzten duen azken lau urteetako ondarea”. Ildo beretik jo du Karlos Murua ezker abertzaleko bozeramaileak ere. Hala, teknikariari parte hartzea ukatzea aipatu du. Alkatea egin du horren erantzule, eta jarrera horrek “gabezia demokratikoa” agerian uzten duela gaineratu du. EAJ eta H1 ere egin ditu erantzule babesa emategatik. Erreklamazioa aurkezteko arrazoien artean aipatu ditu auzitegiek Udalari [...]

errenteriako hitza
Oarsoaldea
2011/05/20

Hauteskundeetarako bi egun gelditzen ez direnean eta ezker abertzaleak eta Ezker Batuak (EB) egindako erreklamazioak eztabaidatu ondoren, Udalbatzak behin betiko onartu ditu gaur 2011ko aurrekontuak. Behin-behineko onarpenetik ez dira aldatu bozkak: Udal Gobernu Taldeak (PSE-EE, EAJ eta H1) eta PPk argi berdea eman diete, eta ezker abertzaleak eta EBk kontrako botoa eman dute.

Hiru izan dira 2011ko aurrekontuen erreklamazioak aurkeztu duten aldeak: ezker abertzalea, EB eta Enpresa Batzordea. Azken alde horri ez die hitza eman Juan Carlos Merino alkateak, baina gainontzeko biek euren arrazoiak eman ahal izan dituzte.

Jose Manuel Ferradas EBko bozeramailea hitza lehenengo hartu duena. Aurrekontua legegintzaldiaren isla izan dela adierazi du, eta ez diola etorkizunari begiratzen. Horrez gain, alkateari teknikariei kasu ez egitea leporatu dio, eta batzordeetan teknikariari parte hartzen ez uztea kritikatu du. Auzitegiek Udalari ezar diezaioketen 3 milioi euroak gogorarazi ditu, eta aurrekontuek ez dituztela kontuan hartzen: “Hori da alkateak uzten duen azken lau urteetako ondarea”.

Ildo beretik jo du Karlos Murua ezker abertzaleko bozeramaileak ere. Hala, teknikariari parte hartzea ukatzea aipatu du. Alkatea egin du horren erantzule, eta jarrera horrek “gabezia demokratikoa” agerian uzten duela gaineratu du. EAJ eta H1 ere egin ditu erantzule babesa emategatik. Erreklamazioa aurkezteko arrazoien artean aipatu ditu auzitegiek Udalari ezar diezaioketen isuna aurrekontuetan kontuan ez hartzea, Errenteria Garatuzek legez aurkeztu beharreko dokumentazioa ez aurkeztea eta aurrekontuak orekatuak ez izatea.

Merinok gogorarazi du teknikariak ez duela zertan bilkura horietan egon behar, eztabaida politikoa egiten delako bertan, eta hori ez delako bere eskumena. Horrez gain, guztia nahastea eta “katastrofismora” jotzea egotzi die bi taldeei: “Ez gaude horren gaizki, 2010a superabitarekin itxi dugu, eta mailegua ez dugu erabili behar izan”. Informazio faltari lotuta, talde bakoitzaren lana dela adierazi du gai zerrendako puntuen berri jasotzea.

Aurrekontuen harira, EAJk jakinarazi du aurrekontuak “orekatuak eta udal zerbitzuen funtzionamendua bermatzen dutenak” izan direla. EAJren arabera, aurreko urteetan Udal Gobernu Taldeak emandako kudeaketaren ondorioz, Udala aurrekontuen defizit egoeran zegoen, eta horrenbestez, EAJtik azken legegintzaldian gastuak kontrolatzearen alde egin dutela adierazi dute: “Gastu soziala lehenetsiz ezinbestekoak ez ziren inbertsioen aurrean”. Hala, “emaitza izan da superabit egoera batera buelta, eta zorpetzea murriztea”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.