Bi ertzain erasotzeagatik atxilotua
22 urteko mutil bat atxilotu du Ertzaintzak, bi ertzain erasotzeagatik. Herenegun izan zen gertakaria, Talaia poligonoan. Ertzaintzak dei bat jaso zuen, mutil gazte batek hainbat pertsona erasotu zituela esanez. Ertzaintza bertara joan, eta bertan zeud...
22 urteko mutil bat atxilotu du Ertzaintzak, bi ertzain erasotzeagatik. Herenegun izan zen gertakaria, Talaia poligonoan. Ertzaintzak dei bat jaso zuen, mutil gazte batek hainbat pertsona erasotu zituela esanez. Ertzaintza bertara joan, eta bertan zeuden guztiak identifikatu ondoren, erasotzailea oso agresibo agertu zen, eta bi ertzain jotzen ahalegindu zen, Herrizaingo Sailaren arabera. Bi agenteen kontrako erasoa leporatzen diote.
