Bildu: “H1en txartelak Bildurenak balira bezala banatu dituzte”
Oiartzungo Bilduko kideek salatu dutenez, hainbat herritarrek jakinarazi diete Hamaikabaten (H1) boto paperak Bildukoak balira bezala banatzen aritu direla Arragua auzoan: “Aiton- amonen aurrean Bildukoak direla esan, eta boto paperak irekitakoan...
Oiartzungo Bilduko kideek salatu dutenez, hainbat herritarrek jakinarazi diete Hamaikabaten (H1) boto paperak Bildukoak balira bezala banatzen aritu direla Arragua auzoan: “Aiton- amonen aurrean Bildukoak direla esan, eta boto paperak irekitakoan Hamaikabateko boto txartelak aurkitu ditugu”.
Gertatu dena salatu du Bilduk: “Pertsona orok nahi duenari bozkatzeko eskubidea du; onartezina da halako trikimailu eta ziriak erabiltzea bozkak lortu asmoz; halako jarrerek herritarrak nahasteko helburua besterik ez dute”».
Hamaikabati eta bozkak banatu dituztenei errespetuz jokatzeko eskatu diete Bildutik.
Festa
Etzi botoak kontatzeko festa egingo du Bildu koalizioak modu publiko eta irekian. Madalensoro pilotalekuan elkartuko dira, 19:00etatik aurrera. Herritarrei agertzeko deia egin diete.
