Santanok laguntza beharko du Irungo alkate izaten jarraitzeko
PSE-EEk ia hiru mila boto galdu ditu, eta EAJrekin, Bildurekin edo PPrekin negoziatu beharko du gobernua osatzeko Ezker Batuak eserleku bat lortu du. UPD, Aralar eta Hamaikabat hutsean geratu dira Jose Antonio Santano izango da beste behin Irungo alkatea. Hori bai, azken lau urteetan ez bezala, gobernuaren ardurak konpartitu beharko ditu. Sozialistek irabazi dituzte hauteskundeak, baina haiena izan da porrotik handiena, hiru zinegotzi, ia hiru mila bozka eta 9 puntu portzentual galdu dituztelako. 2002an Alberto Buen alderdikideak hiriko aginte makila utzi zionetik alkatea izan da Santano, eta hala jaraituko du izaten, baina negoziatu beharko du. EAJk duela lau urteko emaitzak nabarmen hobetu ditu (472 bozka gehiago, %17,89), eta bost zinegotzi eskuratu. Jeltzaleek apostua handira egin zuten zerrenda erabat berria aurkeztuta, eta ondo atera zaie. 2003an galdutako bigarren postua berreskuratu dute, baina oraindik orduko emaitzetik urruti daude. Bildu efektua errealitate bihurtu da Irunen ere, eta hirugarren indar bezala agertu da. %17,20 eta 2007an EAE-ANVren eta EAren bozkak batuta baino 500 bozka gehiago jaso ditu. PP laugarren indarra izatera jaitsi da, baina botoetan eta batezbestekoan gora egin du. Juana Bengoetxearen taldeak ere bost eserleku izango ditu, orain lau urte baino bat gehiago. Millanek bereari eutsi Manuel Millan Ezker Batua alderdiko ordezkariak bere eserlekua [...]
PSE-EEk ia hiru mila boto galdu ditu, eta EAJrekin, Bildurekin edo PPrekin negoziatu beharko du gobernua osatzeko Ezker Batuak eserleku bat lortu du. UPD, Aralar eta Hamaikabat hutsean geratu dira
Jose Antonio Santano izango da beste behin Irungo alkatea. Hori bai, azken lau urteetan ez bezala, gobernuaren ardurak konpartitu beharko ditu. Sozialistek irabazi dituzte hauteskundeak, baina haiena izan da porrotik handiena, hiru zinegotzi, ia hiru mila bozka eta 9 puntu portzentual galdu dituztelako. 2002an Alberto Buen alderdikideak hiriko aginte makila utzi zionetik alkatea izan da Santano, eta hala jaraituko du izaten, baina negoziatu beharko du.
EAJk duela lau urteko emaitzak nabarmen hobetu ditu (472 bozka gehiago, %17,89), eta bost zinegotzi eskuratu. Jeltzaleek apostua handira egin zuten zerrenda erabat berria aurkeztuta, eta ondo atera zaie. 2003an galdutako bigarren postua berreskuratu dute, baina oraindik orduko emaitzetik urruti daude.
Bildu efektua errealitate bihurtu da Irunen ere, eta hirugarren indar bezala agertu da. %17,20 eta 2007an EAE-ANVren eta EAren bozkak batuta baino 500 bozka gehiago jaso ditu.
PP laugarren indarra izatera jaitsi da, baina botoetan eta batezbestekoan gora egin du. Juana Bengoetxearen taldeak ere bost eserleku izango ditu, orain lau urte baino bat gehiago.
Millanek bereari eutsi
Manuel Millan Ezker Batua alderdiko ordezkariak bere eserlekua mantenduko du Udalbatzan. 2007an Aralarrekin batera aurkeztu ziren, eta hautetsi bana eskuratu zuten. Aurten bi alderdiek duela lau urteko babesa errepikatu dute, baina Millanentzat izan da sustengu handiena. Ondorioz, Ezker Batuak ordezkari bat izango du, eta abertzaleek beraiena galdu dute.
UPD, Aralar eta Hamaikabat izan dira bozka gutxien lortu dituzten alderdiak, eta ordezkaritzarik gabe geratu dira hiruak, botoen %3ra iritsi ezinda: UPD (%2,75), Aralar (%2,66), eta Hamaikabat (%2,05). Aralarrez gain, estrainekoz aurkeztu diren UPDk eta Hamaikabatek ez dute jaso kanpainan egindako lanarengatik inolako saririk.
Irungo udaletxeko hautetsiak
- Jose Antonio Santano (PSE-EE)
- Miguel Angel Paez (PSE-EE)
- Maite Cruzado (PSE-EE)
- Cristina Laborda (PSE-EE)
- Pedro Alegre (PSE-EE)
- Fernando San Martin (PSE-EE)
- Belen Sierra (PSE-EE)
- Felix Asensio (PSE-EE)
- Goizane Alvarez (PSE-EE)
- Xabier Iridoy (EAJ)
- Jose Enrique Corchon (EAJ)
- Ana Gayoso (EAJ)
- Enrique Aizpeolea (EAJ)
- Elena Etxegoien (EAJ)
- Oinatz Mitxelena (Bildu)
- Lohitzune Txarola (Bildu)
- Juan Maria Unanue (Bildu)
- Miren Olatz Agirre (Bildu)
- Juan Carlos Martinez (Bildu)
- Juana Bengoetxea (PP)
- Jose Maria Trimiño (PP)
- Muriel Larrea (PP)
- Jose Manuel Lizarraga (PP)
- Iñigo Manrique (PP)
- Manuel Millan (EB)

