Dantza erakustaldiekin ekingo dio Alkartasunak hamabostaldi kulturalari
Antxoko Alkartasuna Dantza Taldearen hamabostaldi kulturala asteburuan abiatuko da, urtero legez, dantza erakustaldiekin. Taldeko beteranoenek larunbatean dantzatuko dute (hilak 28), 22:00etatik aurrera, Gure Zumardian. Alkar Txikik, ordea, igandean (h...
Antxoko Alkartasuna Dantza Taldearen hamabostaldi kulturala asteburuan abiatuko da, urtero legez, dantza erakustaldiekin. Taldeko beteranoenek larunbatean dantzatuko dute (hilak 28), 22:00etatik aurrera, Gure Zumardian. Alkar Txikik, ordea, igandean (hilak 29) eskainiko du emanaldia, 12:00etan. Fandango eta arin-arin tailerra antolatu dute baita ere. Lau saio izango dira: hilaren 31n; ekainaren 2an, 7an, eta 9an. Saio guztiak 20:00etatik 21:00etara izango dira, azokan. Tailerrak 3 euro balio du, eta tailerra hastean ordaindu behar dira. Sagardo Jaia, urtero legez, ekaineko lehen larunbatean izango da. 18:00etatik aurrera hasiko da festa, Gure Zumardian. Kontzertuak ere iragarri dituzte Sagardo egunerako.
Ekainaren 9tik 12ra bitartean, iaz dantza taldekoek Japoniara egindako bidaiaren argazkiekin atondu duten erakusketa ikusi ahal izango da herriko tabernetan, eta ekainaren 8rako berriz, hitzaldia antolatu dute, Zergatik egiten dugu dantza tradizionala? izenburupean, 18:00etan Kultur Etxean. Ekainaren 10ean, azkenik, haur jolasak izango dira Gure Zumardian.