Doaneko Aerobox saioa kiroldegian
Ateak zabalik kirolari eguna antolatu dute Donibaneko kiroldegian ekainaren 5erako. Herritarrak kiroldegira erakartzeko asmoz, aerobox saioa antolatu dute Karmele Camara irakaslearen gidaritzapean. Sarrera doan da, eta probatu nahi duenak izena eman ...
Ateak zabalik kirolari eguna antolatu dute Donibaneko kiroldegian ekainaren 5erako. Herritarrak kiroldegira erakartzeko asmoz, aerobox saioa antolatu dute Karmele Camara irakaslearen gidaritzapean. Sarrera doan da, eta probatu nahi duenak izena eman beharko du 943 34 04 23 telefono zenbakira deituta. Kiroldegiko gimnasioa eta squasheko pista ere doan erabili ahal izango dira egun horretan eta aerobikeko haurrek erakustaldi bat ere eskainiko dute 11:00etan.