Frankismoaren errepresioa pairatu zuten Trintxerpeko marinelak gogoratuko dituzte
Fato Cultural Galegoak antolatuta Letras Galegas ospatuko dituzte asteburuan San Pedron. Bideo emanaldi batekin ekingo diete jardunaldiei. Ostiralean (hilak 27) Memorias Rotas. A balada do comandante moreno dokumetala emango dute, 19:30etik aurrera Uda...
Fato Cultural Galegoak antolatuta Letras Galegas ospatuko dituzte asteburuan San Pedron. Bideo emanaldi batekin ekingo diete jardunaldiei. Ostiralean (hilak 27) Memorias Rotas. A balada do comandante moreno dokumetala emango dute, 19:30etik aurrera Udal Aretoan. Larunbatean, toki berean, hitzaldia emango du Dionisio Pereira historialariak, A represion franquista contra os mariñeiros galegos de Trintxerpe (1936-1939) izenburupean. Horrez gain, bere azken liburuaren aurkezpena egingo du Pereirak. Loita de clases e represion franquista no mar 1864-1939 izenburua du historialari galiziarraren azken liburuak.
Pasaiako galiziarrek urtero Daniel de Castelaori eskaintzen dioten emanaldiarekin bukatuko da igandean, aurtengo Letras Galegas-en egitaraua. 11:45ean izango da omenaldia, Arrantzaleen Auzoan, omendutakoaren izena duen kalean. Ordu laurden lehenago Manuel Gonzalezi egingo diote aitortza, bere oroigarriaren aurrean. 11:00etan meza ospatuko dute galegoz eta aurretik Novas Fontes taldeko gaita jotzaileak ariko dira Arrantzaleen Auzoan.