Paco Buenoko boxeolariak Astigarragan ariko dira
Paco Bueno gimnasioko boxeolariek hitzordua dute etzi, Astigarragako polikiroldegian. 22:30etik aurrera, borrokaldiak izango dituzte batik bat Euskal Herriko beste gimnasioetako boxeolariekin. Zazpi borrokaldi izango dira, guztira. Profesionaletan Yuri...
Paco Bueno gimnasioko boxeolariek hitzordua dute etzi, Astigarragako polikiroldegian. 22:30etik aurrera, borrokaldiak izango dituzte batik bat Euskal Herriko beste gimnasioetako boxeolariekin.
Zazpi borrokaldi izango dira, guztira. Profesionaletan Yuri Ponpilio (Paco Bueno) eta Fran Gonzalez (Valentzia) ariko dira aurrez aurre. Neoprofesionaletan Nikolay Zabalowskik (Paco Bueno) Carlos Andresen (Iruñea) kontra borrokatu beharko du.
Afizionatuetan, berriz, honako borrokaldiak izango dira: Mohame (Paco Bueno)-Dani Lizarraga (Nafarroa), Fernando Suarez (Paco Bueno)-Bernabe (Nafarroa), Sebas Latigo (Paco Bueno)-Eneko Amigo (Bilbo), Jon Nagore (Paco Bueno)-Xabi Etxaniz (Anoeta) eta Juanjo Sanz (Paco Bueno)-Eneko Alonso (Bilbo).
Sarrerak eskuratzeko Paco Bueno gimnasioarekin harremanetan jar daitezke interesdunak 943 49 00 90 edo 627 58 86 98 telefono zenbakietara deituta. Sarrera orokorrak 10 euro balio du, eta aulkietakoak, berriz, 15 euro.