Udarako ikastaroak antolatu dituzte Bekoerrotan eta Altzaten
Bekoerrota kiroldegian eta Altzate igerilekuetan kirola egin eta ikasteko aukera izango dute haurrek (16 urtera arte) zein helduek. Urko Munduate kirol instalazioetako arduradunak adierazi duenez, ikastaroak udaran eskainiko dituzte “eguraldiagat...
Bekoerrota kiroldegian eta Altzate igerilekuetan kirola egin eta ikasteko aukera izango dute haurrek (16 urtera arte) zein helduek.
Urko Munduate kirol instalazioetako arduradunak adierazi duenez, ikastaroak udaran eskainiko dituzte “eguraldiagatik, orain arte ezin zirelako egin”. Helduen kasuan, igeriketa, aquagym, aqualatino eta Pilates egin dezakete Altzateko igerilekuetan. Bekoerrotan, berriz, tenisa, lerro irristaketa, euskal makila (eskrimaren antzekoa da; eskrima ere uztartuko dute bertan izena ematen dutenek) edo bike indoor bezalako jarduerak egin ditzakete.
Bestalde, haurrek hamabost egun iraungo duen igeriketa ikastaro intentsiboak egin ditzazkete. Horrez gain, tenisean, eskrima n eta lerro irristaketan aritzeko aukera izango dute kiroldegian bertan. BTTan ere, baina kiroldegitik kanpo egingo dute, astean hiru orduko bi saiotan. Horrez gain, bi hamabostalditan Top kirola egingo dute: hainbat kirol uztartuko dituzte, horien artean ur jaia izena duen ekitaldian.
Piraguismoan aritu nahi duenak ere kiroldegian eman dezake izena. Pasaia Kayak taldeak antolatzen du piraguismo ikastaroa eta Bekoerrotan izena emateko aukera dago.
Izena emateko epea, zabalik
Ikastaro horietan izena emateko epea zabaldu dute jadanik. Bekoerrotan edota Altzaten eman daiteke izena, jaruderak hasiko diren egunera arte. Prezioak kirolen araberakoak dira.