Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Bost kontzertu antolatu ditu Ibargainek, ikasturte bukaerarako

Urtero legez, Ibargain Musika Eskolak ikasturte bukaerako kontzertuak antolatu ditu. Zehazki bost emanaldi antolatu ditu, bi biharko, bi etzirako eta azkena etzidamurako (larunbaterako) —ikasturte bukaerako jaialdia egingo dute kiroldegian—. Bihar, udaletxeko areto nagusian izango dira emanaldiak. 15:30ean, gaztetxoen lehenengo kontzertuaren txanda izango da. 7-12 urteko ikasleek emango dute: tronpeta, klarinetea, zeharkako flauta eta flautina, harpa, gitarra, biolina, biolontxeloa, akordeoia, pianoa eta perkusioa… guztira 28 partaide. Bukaeran denen artean Una Planeta eta Napoleon kantak abestuko dituzte. Emanaldia Elizaldeko eta Haurtzaroko 6-8 urteko haurrentzako prestatu dute. 19:30ean, bakarlari, bikote eta kamara taldeen txanda izango da. Guztira eskolako 40 kidek hartuko dute parte emanaldi irekian. Etziko saioak ere udaletxeko areto nagusian izango dira. 15:30ean, gaztetxoek bigarren kontzertua emango dute. Gaurko emanaldi bera izango da, baina Elizaldeko eta Haurtzaroko 4-5 urteko haurrei zuzenduko diete. 19:30ean, bakarlarien, bikoteen eta kamara taldeen txanda izango da berriro. Eskolako 32 kidek eskainiko dute emanaldia. Azkeneko bi kontzertu horietako partaideak 12 urtetik gorakoak izango dira. Guridi, Chopin, Grieg, Bach, Teleman, Albeniz, Joplin, Beatles eta abarren musika lanak eskainiko dituzte. Kontzertu jaialdia Etzidamu (larunbatean), berriz, ikasturte bukaerako jaialdia egingo du Ibargain Musika Eskolak Elorsoro kiroldegian, 19:00etan. Ibargain Musika Eskolako maila guztietako instrumentu eta koru taldeek emango dituzte kontzertuak, eta Elizalde [...]

nagore vega
Oarsoaldea
2011/05/25

Urtero legez, Ibargain Musika Eskolak ikasturte bukaerako kontzertuak antolatu ditu. Zehazki bost emanaldi antolatu ditu, bi biharko, bi etzirako eta azkena etzidamurako (larunbaterako) —ikasturte bukaerako jaialdia egingo dute kiroldegian—.

Bihar, udaletxeko areto nagusian izango dira emanaldiak. 15:30ean, gaztetxoen lehenengo kontzertuaren txanda izango da. 7-12 urteko ikasleek emango dute: tronpeta, klarinetea, zeharkako flauta eta flautina, harpa, gitarra, biolina, biolontxeloa, akordeoia, pianoa eta perkusioa… guztira 28 partaide. Bukaeran denen artean Una Planeta eta Napoleon kantak abestuko dituzte. Emanaldia Elizaldeko eta Haurtzaroko 6-8 urteko haurrentzako prestatu dute.

19:30ean, bakarlari, bikote eta kamara taldeen txanda izango da. Guztira eskolako 40 kidek hartuko dute parte emanaldi irekian.

Etziko saioak ere udaletxeko areto nagusian izango dira. 15:30ean, gaztetxoek bigarren kontzertua emango dute. Gaurko emanaldi bera izango da, baina Elizaldeko eta Haurtzaroko 4-5 urteko haurrei zuzenduko diete.
19:30ean, bakarlarien, bikoteen eta kamara taldeen txanda izango da berriro. Eskolako 32 kidek eskainiko dute emanaldia.

Azkeneko bi kontzertu horietako partaideak 12 urtetik gorakoak izango dira. Guridi, Chopin, Grieg, Bach, Teleman, Albeniz, Joplin, Beatles eta abarren musika lanak eskainiko dituzte.

Kontzertu jaialdia
Etzidamu (larunbatean), berriz, ikasturte bukaerako jaialdia egingo du Ibargain Musika Eskolak Elorsoro kiroldegian, 19:00etan. Ibargain Musika Eskolako maila guztietako instrumentu eta koru taldeek emango dituzte kontzertuak, eta Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako 6-9 urte bitarteko ikasleek. Bukaeran, ikusleen eta musikarien artean, Xabier Leteren Xalbadorren Heriotzean kantatuko dute. Ibargain osatzen dutenek herritarrak animatu dituzte kontzertuetara: “Gurekin musikaz gozatzera gonbidatu nahi ditugu oiartzuar guztiak”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.