Elkarteen Eguna izango da larunbatean, Donibanen
Bigarren urtez, haur eta nerabeekin lan egiten duten Elkarteen Eguna izango da larunbatean. Aurten Donibanen egingo dituzte 5 eta 18 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako jarduerak. Haur eta nerabeen hizkuntza eskubideak betetzen direla bermatu nahi dute egun horrekin, jarduerak euskaraz eskaintzeko bideak landuz. Horrez gain, Udalaren eta elkarteen arteko harreman eta komunikazioa hobetu nahi dute, besteak beste. Dagoeneko hamasei elkarte bildu dira. Bukaerako ekitaldia plazan 19:30ean adin guztietakoak elkartuko dira elkarrekin Santiago plazan meriendatzeko. 20:00etatik aurrera, euskal dantzak eta dantza modernoaz gozatzeko aukera izango da. Egitaraua Lehenengo gunea. Bonantza. 5-8 urte 16:30-18:00. Pirataz mozorrotzeko tailerrak eta piraten itsasontzia ezagutzera. 18:00-19:30. Ginkana. Bigarren gunea. Santiago plaza. 9-12 urte 16:30-18:00. Bizikleta zirkuitua egiteko aukea izango da, futbolarien txanda eta baloia eskuz esku. 18:00-19:30. Egin zure sticka eta jolastu hockey partida bat eta paraxut jolasa. Hirugarren gunea. Portuko bokalea. 13-18 urte 16:30-18:00. Arraun jolasak. 18:00-19:30. Piragua bira eta txalaparta, graffitiak eta musika elektronikoa.
Bigarren urtez, haur eta nerabeekin lan egiten duten Elkarteen Eguna izango da larunbatean. Aurten Donibanen egingo dituzte 5 eta 18 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako jarduerak. Haur eta nerabeen hizkuntza eskubideak betetzen direla bermatu nahi dute egun horrekin, jarduerak euskaraz eskaintzeko bideak landuz. Horrez gain, Udalaren eta elkarteen arteko harreman eta komunikazioa hobetu nahi dute, besteak beste. Dagoeneko hamasei elkarte bildu dira.
Bukaerako ekitaldia plazan
19:30ean adin guztietakoak elkartuko dira elkarrekin Santiago plazan meriendatzeko. 20:00etatik aurrera, euskal dantzak eta dantza modernoaz gozatzeko aukera izango da.
Egitaraua
Lehenengo gunea. Bonantza. 5-8 urte
16:30-18:00. Pirataz mozorrotzeko tailerrak eta piraten itsasontzia ezagutzera.
18:00-19:30. Ginkana.
Bigarren gunea. Santiago plaza. 9-12 urte
16:30-18:00. Bizikleta zirkuitua egiteko aukea izango da, futbolarien txanda eta baloia eskuz esku.
18:00-19:30. Egin zure sticka eta jolastu hockey partida bat eta paraxut jolasa.
Hirugarren gunea. Portuko bokalea. 13-18 urte
16:30-18:00. Arraun jolasak.
18:00-19:30. Piragua bira eta txalaparta, graffitiak eta musika elektronikoa.

