Erdi Aroko azokako argazki lehiaketa antolatu dute
Merkataritza eta Turismo sailak Hondarribiko Erdi Aroko Azokako argazki lehiaketa antolatu du. Aurten azoka ekainaren 11n eta 12an izango da eta lanak entregatzeko epea datorren uztailaren 5an bukatuko da BAZen. Lehiaketa Gune Historikoan egingo dute e...
Merkataritza eta Turismo sailak Hondarribiko Erdi Aroko Azokako argazki lehiaketa antolatu du. Aurten azoka ekainaren 11n eta 12an izango da eta lanak entregatzeko epea datorren uztailaren 5an bukatuko da BAZen.
Lehiaketa Gune Historikoan egingo dute eta partaide bakoitzak saritu edo argitaratu gabeko lau argazki aurkez ditzake gehienez. Koloretan edo zuri-beltzean izan daitezke argazkiak, eta 20×30 zentimetrokoak behar dute izan.
Lanaren atzealdean izen bat idatzi behar da, eta baita aurkeztutako lanen izenak. Kartazalareen barruan beste gutunazal bat sartu behar da, egilearen izen-abizenak, helbidea, NANaren fotokopia eta telefonoa zehaztuz.
