Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Gipuzkoako Aurresku Txapelketak 25 urte egingo ditu herrian

Herritar talde bat bildu eta aurreskuari txoko bat egitearren  Gazte Mailako Gipuzkoako Aurresku Txapelketa lehen aldiz antolatu zutenetik 25 urte pasatu dira. Urteurren berezia izango da, eta maila horretako egitaraua antolatu nahi izan dute Landare Elkarteko antolatzaileek. Errenteriako Udalaren eta Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntza ere izan dute urte guzti horietan. Asteburua hartu dute 25. urteurreneko ekimenak egiteko. Etzi egingo dute XXV. Gazte Mailako Aurresku Txapelketa, eta horrekin lotuta, egun osoko egitaraua prestatu dute. 12:30ean bilduko dira dantzariak Xabier Olaskoaga plazan, eta bertan, Ereintza Dantza Taldeko neskek soka dantza egingo dute. Horrekin batera, aurreko txapelketetako irabazleei harrera berezia egingo diete. Ondoren, bazkaria egingo dute Landare Elkartean antolatzaileek eta dantzari guztiek. Lehia 17:30etan hasiko da Errenteria Hiria Kulturgunean. Bertan, Gipuzkoan zehar jokatutako ligaxketan posturik onenak lortu dituzten dantzariek parte hartuko dute. 24 izango dira guztira, eta eskualdeko ordezkariak ez dira faltako; 11 izango dira. Bi mailetan banatuko dituzte, adinez sailkatuta: A Sailean, 7-11 urte bitarteko haurrek dantza egin beharko dute, eta B Sailean, berriz, 12-15 urte arteko gaztetxoek. Goizean egindako harreraren ondoren, aurresku txapelketaren ostean aurreko urteetako irabazleak izango dira berriro protagonistak. Hain zuzen, omenaldia egingo diete guztiei, eta oroigarri bana emango diete. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, aurreskulari horiek berriro elkartzeko ilusio handia [...]

errenteriako hitza
Oarsoaldea
2011/05/25

Herritar talde bat bildu eta aurreskuari txoko bat egitearren  Gazte Mailako Gipuzkoako Aurresku Txapelketa lehen aldiz antolatu zutenetik 25 urte pasatu dira. Urteurren berezia izango da, eta maila horretako egitaraua antolatu nahi izan dute Landare Elkarteko antolatzaileek. Errenteriako Udalaren eta Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntza ere izan dute urte guzti horietan.

Asteburua hartu dute 25. urteurreneko ekimenak egiteko. Etzi egingo dute XXV. Gazte Mailako Aurresku Txapelketa, eta horrekin lotuta, egun osoko egitaraua prestatu dute. 12:30ean bilduko dira dantzariak Xabier Olaskoaga plazan, eta bertan, Ereintza Dantza Taldeko neskek soka dantza egingo dute. Horrekin batera, aurreko txapelketetako irabazleei harrera berezia egingo diete.

Ondoren, bazkaria egingo dute Landare Elkartean antolatzaileek eta dantzari guztiek.
Lehia 17:30etan hasiko da Errenteria Hiria Kulturgunean. Bertan, Gipuzkoan zehar jokatutako ligaxketan posturik onenak lortu dituzten dantzariek parte hartuko dute. 24 izango dira guztira, eta eskualdeko ordezkariak ez dira faltako; 11 izango dira. Bi mailetan banatuko dituzte, adinez sailkatuta: A Sailean, 7-11 urte bitarteko haurrek dantza egin beharko dute, eta B Sailean, berriz, 12-15 urte arteko gaztetxoek.

Goizean egindako harreraren ondoren, aurresku txapelketaren ostean aurreko urteetako irabazleak izango dira berriro protagonistak. Hain zuzen, omenaldia egingo diete guztiei, eta oroigarri bana emango diete. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, aurreskulari horiek berriro elkartzeko ilusio handia daukate, eta interesgarria izango da ekimen hori.
Hurrengo egunean, ekitaldi nagusi bakarra izango da: Kukai Dantza Konpainiaren Hnuy Illa ikuskizuna. Errenteria Hiria Kulturgunean izango da, 19:00etatik aurrera.

Antolatzaileen arabera, herrian ikusmin handia zegoen ikuskizun horrekiko, duela urte batzuk estreinatu zenean erabat bete zelako Errenteria Hiria Kulturgunea, eta herritar asko ikusteke geratu zirelako.

‘Hitza’-k ‘Hnuy Illa’-ko sarrerak zozkatzen ditu
Orain bigarren aukera izango dute Max Saria lortu eta Euskal Herri mailan eta nazioartean aitortza izan duen lana ikusteko. Horretarako, sarrerak beharko dira. Errenteria Hiriko Kulturgunean, Landaren, Arkaitza eta Xenpelar Kultur Dendan salgai daude dagoeneko 10 euroan. Edonola ere, Hitza-ko harpidedunek doan lortzeko aukera izango dute: lau sarrera zozkatuko ditu (bi pertsonentzako bina), eta zozketan parte hartzeko 943 34 03 30 telefono zenbakira  deitu behar da.

Hastapenak
1974. urtea zen lehen aldiz Gazte Mailako Aurresku Txapelketa egin zutenean herrian. Urte horretan Iñigo Etxeberria errenteriarrak irabazi zuen txapelketa. Hala ere, antolatzaileentzat garrantzitsuena parte hartzea izan zen. Estreinaldian 90 dantzari biltzea lortu zuten. “Arrakasta izugarria izan zen”, azaldu zuen Juantxo Maiak Landare Elkarteko kideak atzoko aurkezpenean.

Ez ziren garai onak aurreskuarentzat, eta oro har, euskal dantzarentzat, baina ekimen horri esker, beste herrietara hedatzen joan zen. “Informazioa eskatu zigun lehen herria Azkoitia izan zen, eta gero Euskal Dantzari Biltzarra sartu zen. Ideia zen aurrera jarraitzea, beti ere federazioa eta beste herriak dantza sustatzen bazuten, eta horrela izan da”, gaineratu zuen.

Talo Eguna, festa biribiltzeko
Aurresku txapelketarekin batera, Landare Elkarteak Talo Eguna antolatu du etziko. Goizetik hasita, talogileen bizpahiru postu jarriko dituzte Zumardian. Oraingoz, bi dituzte ziurtatuta: Ataungoa eta Oreretakoa. 13:00etan, berriz, muxikoak dantzatuko dituzte, eta arratsaldean taloak egiten ikasteko tailerra jarriko dute. Horrekin batera, gizon orkesta entzun ahal izango da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.