Gizon bat atxilotu dute Errenterian 6 kilo speed zituelakoan
Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, Espainiako Poliziak gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan ustez sei kilo speed zituelako. Droga salerostea leporatu diote. Zehazki, maiatzaren 18an atxilotu zuten J.M.L.R. EAEko ordezk...
Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, Espainiako Poliziak gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan ustez sei kilo speed zituelako. Droga salerostea leporatu diote.
Zehazki, maiatzaren 18an atxilotu zuten J.M.L.R. EAEko ordezkaritzak adierazi duenez, polizia kontrolatzen zebilkion, eta motxila bat atzeman zioten sei kilo speed. Gero, etxea miatu zioten baimena lortu ondoren, eta bertan 1.750 euro eta droga tratatzeko eta banatzeko hainbat objektu aurkitu zituzten. EAEko ordezkaritzaren arabera, droga hori salduz gero, 160.000 euroko balioa izango luke.