Gogoetarako erabiliko du Mikelazulok XI. Poesiaren astea
XI poesiaren astea antolatu du Mikelazulo Kultur Elkarteak
Bihar hasiko da Mikelazulo Kultur Elkarteak antolatuta poesia astearen hamaikagarren aldia, eta horren barnean hainbat ekimen antolatu dituzte ekainaren 2a arte. Hamar urteko ibilbidearen ostean “honakoa gogoetarako erabiliko dugu” azaldu dute antolatzaileek eta horretarako, aurrera egiteko asmoarekin atzera begiratuko dutela zehaztu dute.
Bihar hasita, larunbata arte egunero antolatu dituzte poesia emanaldiak Mikelazulo elkartean bertan. Horrekin batera, Poesiaren ibilbideak gosari solasaldia egingo dute igandean 10:30etatik aurrera, Mikelazuloko lantaldeak gidatuta eta Imanol Epelde, Ixiar Rozas eta Auxtin Zamoraren parte hartzearekin. Igandean bertan bazkaria egingo dute Txintxarri elkartean “izena eman nahi dutenek mikelazulo@hotmail.com helbidera mezua bidali beharko dute. Bazkariaren ondoren, Oihana Leundak egindako iruditik abiatuta errezitaldi kolektiboa egingo dugu” zehaztu dute antolatzaileek. Azken horretan parte hartzea irekia izango da eta poesiaren asteko aurreko aldietan parte hartu duten lagun guztiak gonbidatu dituzte.
XI Poesiaren Astearekin amaitzeko errezitaldia egingo dute ekainaren 2an «Bulkada liburuan oinarritutakoa izango da eta Jon Benitok egingo du». Bazkaria izan ezik beste ekimen guztiak bezala, azken errezitaldia Mikelazulon izango da 20:00etan.
Egitaraua:
- Bihar, osteguna 20:00ean: Huntza Hezur berritan musipoema emanaldia Juan Ramon Makusoren hitzak eta Jon Makusoren musikarekin.
- Etzi, ostirala 20:30ean: Duintasunaren eta askatasunaren koloreak herrialde arabiarretako poesian oinarritutako errezitaldi musikatua.
- Etzidamu, larunbata 18:00ean:Bustilehorreko poemak errezitaldia Jose luis Otamendiren hitzak eta Juan Azpillagaren musikarekin.
- Etzi, ostirala 20:00ean:Igo gora errezitaldia Marco Bianchi, Manex Agirre eta Jon Aranbururekin.