Hamar urteko kartzela zigorra ezarri dio Zigor Garrori Parisko Auzitegiak
Zigor Garro oreretarraren eta beste lau pertsonen kontrako epaia (tartean, Marina Bernardo) eman zuen herenegun Parisko Auzitegiak, eta Garrori hamar urteko espetxe zigorra ezarri dio, Fiskaltzaren iritziz, “ETAren aparatu logistikoan besteengand...
Zigor Garro oreretarraren eta beste lau pertsonen kontrako epaia (tartean, Marina Bernardo) eman zuen herenegun Parisko Auzitegiak, eta Garrori hamar urteko espetxe zigorra ezarri dio, Fiskaltzaren iritziz, “ETAren aparatu logistikoan besteengandik ezberdintzen zuten ardurak” zituelako. Bernardori, berriz, bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri dio. 2006an atxilotu zituzten biak Quezacen (Frantzia).