Hondarribia ez da Euskadikoan izango
Hondarribiko Arraun Elkarteko entrenatzaile eta prestatzaile fisikoek asteburu honetan Plentzian jokatuko duten Euskadiko Trainerilla Txapelketara ez joatea erabaki dute. Aurten TKE liga inoiz baino lehenago hasten da, ekainaren 18 eta 19an Burdeosen, ...
Hondarribiko Arraun Elkarteko entrenatzaile eta prestatzaile fisikoek asteburu honetan Plentzian jokatuko duten Euskadiko Trainerilla Txapelketara ez joatea erabaki dute. Aurten TKE liga inoiz baino lehenago hasten da, ekainaren 18 eta 19an Burdeosen, eta aurreko hilabetea garrantzitsua dela diote elkarteko ordezkariek, traineruko prestakuntza behar bezala egiteko. Traineruko lehen estropada hurrengo larunbatean izango da Mutrikun, eta A traineruak parte hartuko du.
