Iñaki Gracia Arregi du atxilotu Guardia Zibilak
Guardia Zibilak Iñaki Gracia Arregi atxilotu du gaur eguerdian, Errenterian (Gipuzkoa). Polizia iturriek azaldu dutenez, Jose Antonio Ortega Lara espetxe funtzionarioaren bahiketan parte hartu zuelakoan eman du agindua Pablo Ruz Espainiako Auzit...
Guardia Zibilak Iñaki Gracia Arregi atxilotu du gaur eguerdian, Errenterian (Gipuzkoa). Polizia iturriek azaldu dutenez, Jose Antonio Ortega Lara espetxe funtzionarioaren bahiketan parte hartu zuelakoan eman du agindua Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Ortega Lara 1996ko urtarriletik 1997ko uztailera egon zen bahituta. Arrasaten askatu zuen Guardia Zibilak, pabilioi batzuetan.
Graciak urtebete eman du aske, 2010eko apirilean Puertoko espetxetik atera ondoren. Auzitegi Nazionalak berak utzi zuen libre. Guardia Zibilak dio froga berriak dituztela orain, eta horietan oinarritu dela epailea atxiloketa agintzeko.
Guardia Zibilaren arabera, bihar eramango dute epailearen aurrera.