Udal Haur Eskolarako onartuen zerrenda kontsultatu daiteke
Aste honetan jakinarazi dute Irungo Udal Haur Eskolarako behin betiko onartuen zerrenda. Herritarren Arretarako Zerbitzuaren (HAZ) bulegoan kontsulta daitezke, baita interneten udal webgunean. Onartutakoek ekainaren 7a arteko epea dute matrikula behar ...
Aste honetan jakinarazi dute Irungo Udal Haur Eskolarako behin betiko onartuen zerrenda. Herritarren Arretarako Zerbitzuaren (HAZ) bulegoan kontsulta daitezke, baita interneten udal webgunean. Onartutakoek ekainaren 7a arteko epea dute matrikula behar bezala egiteko.Horretarako honako agiriak aurkeztu behar dituzte HAZ buelgoan (Juan de la Cruz kalea, 2): Osasun Txartel Indibiduala edo berdintsuaren fotokopia, Osasun Liburuaren fotokopia, karnet tamainako bi argazki, eta banketxeko datuak.
