Esklerosi anitzaren gaineko informazioa banatuko dute bihar Irunen
Atzo Esklerosi Anizkoitzaren Eguna izan zela eta, ADEMGI Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteak gaixotasun horri buruzko informatzeko kanpaina egingo du bihar. Irunen informazio eta galdeketa postuak jarriko dute Txingudi merkataritza zentroan. E...
Atzo Esklerosi Anizkoitzaren Eguna izan zela eta, ADEMGI Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteak gaixotasun horri buruzko informatzeko kanpaina egingo du bihar. Irunen informazio eta galdeketa postuak jarriko dute Txingudi merkataritza zentroan.
Ekimen horren helburua da sendaezina den gaixotasun neurologiko horren berri ematea eta sentsibilizatzea. Batik bat gazteei eragiten die, eta horien bizitza kalitatea hobetzeko dirua ere bildu nahi dute. Horren bidez, ADEMGIren zentroak finantzatu nahi dituzte. Gipuzkoan 650 pertsonek daukate gaitz hori eta ADEMGIk 400 bazkide ditu.
