
Bihar, hilabeteko azken ostirala izaki, kartelada egingo dute herriko preso eta iheslarien alde, 20:00etan, Doneztebe plazan. Badira hilabete batzuk kartelada hori antolatzeko ardura herriko eragileek hartu zutela. Gaurko, Oiartzungo Herri Musikariek e...

Erregina eta bufoia hitz eta bertso desafioa ikusteko aukera izango da datorren ekainaren 9an (osteguna) Gezala Auditoriumean. Maialen Lujanbio bertsolariak jokatuko du erreginaren papera eta Ander Lipus aktoreak, berriz, bufoiaren papera. Gaiak jartze...

Abaraxka ludotekak azken festa antolatu du ekainaren 10erako. Egun horretarako, 17:00etatik 19:00etara, herri olinpiar jokoak antolatu ditu Ttirukik, sei eta hamabi urte arteko haurrentzat. Herri kirolak, ur jolasak eta lasterketa antolatu dituzte ikas...

Ezker abertzaleak jazarpen kasuagatik ezarritako ditu zigorra arduradunek ordaintzeko eskatu dute mozioaneta udalbatzarrean

Zesta puntarien afizioa handituz doa Hondarribian, eta larunbatean Zesta Punta jaialdia izango da beste behin Jostaldi Pilotalekuan. Zita arratsaldeko 17:30etik aurrera izango da eta bi partidu izango dira. Lehenengo partidua ondorengoen artekoa izango...

Pablo Ruz epaileak espetxera bidali du Iñaki Gracia oreretarra. Gaur goizean pasatu da epailearen aurretik, eta honek behin-behinean espetxeratzea erabaki du Jose Antonio Ortega Lara espetxe funtzionarioaren bahiketan parte hartu zuelakoan. Fiskalak ...

Hondarribia Donostiarekin lotzen duen gaueko autobusaren zerbitzua larunbatean jarriko dute abian eta urte bukaera arte luzatuko dute. Zerbitzua udan soilik eskaini beharrean urte osora luzatu dute eta gainera autobusak orduro izango dira. Autobus hau,...

Larunbatean Txingudi Korrika izango da eskualdean eta ondorioz trafiko aldaketak izango dira Hondarribian: 16:45etik 17:30ak arte Mendelutik ezingo da sartu, eta Hospitale aldera joan beharko da eta handik Amutera. Gero ezkerrera egin beharko da Kostar...

San Pedro eta San Martzial jaien aurretik Udaleko Kultura arloak antolatzen duen zaharrentzako omenaldi bazkaria ekainaren 24ean izango da, 14:00etan, Ficoba erakustazokako 3. Pabilioian. Egun horretarako 65 urte beteak eduki eta Irunen eroldatuta egon...

Esklerosi Anizkoitzaren Eguna izan zen atzo, eta baina biharko utzi du ADEMGI Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteak gaixotasun horri buruzko kanpaina. Hala, Errenteria-Oreretan eta Irunen informazio eta galdeketa postuak jarriko ditu bihar, eskl...


Emaitza bikaina lortu du Xabier Cazorlak Bielska Bialan (Polonia) pasa den asteburuan jokatu zuten Kadete Mailako Top European Cupen. Izan ere, zilarrezko domina lortu zuen bertan. Lehenengo borrokaldian Mehdi Alliche Frantziako txapelduna garaitu zuen...

Xanet Arozena. Oiartzungo H1! Lehenik eta behin, zorionak ezker abertzaleari lortu dituzten emaitza historikoengatik. Hamaikabatek lortu ditugun emaitzak ez dira onak izan, baina zinegotzi bat lortzeko aski izan dira. Eskerrak eman nahi dizkiegu babesa...

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ertzainek gizon bat atxilotu zuten atzo herriko hainbat etxeetako fatxada eskalatu eta kalteak eragiteagatik. Gaineratu dute 10 metro hesi puskatu zituela eta ertzain bati kosk egin ziola. Gaueko bederatziak aldera...

Udal Musika Fundazioak jakinarazi du datorren ikasturtean Musika eta Dantza Eskolan matrikulatzeko aurretiko izena emateko epea zabalik dagoela. 2005. urtetik aurrera jaiotakoei zuzenduta dago, eta ekainaren 6a tartea dute. Eskakizunak Eskolan bertan egin daitezke (Mendibil Parkean), baita Hiritarren Arretarako Zerbitzuaren bulegoan (Juan de la Cruz karrika, 2). Internetez ere eman daiteke izena, udal webgunean.

Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegiak eta herriko hainbat elkarteetako zenbait lagunek, XXII. Sagardo Eguna (Udaberri Jaia) antolatu dute etzirako. Euskal Herria plazan, 17:30etik aurrera, haurrentzako tailerrak eta puzgarriak izango dira, baita txokolate jatea ere. Gazteek, berriz, Oiartzungo I. Grafiti topaketa izango dute, 16:30ean, kiroldegi atzeko aparkalekuan. Bertan, gazte guztien artean mural bat egingo dute, Andoni Odriozola margolari oiartzuarraren eta grafitilari profesional baten laguntzaz. 17:55etan, txalapartarien musikarekin batera txotx egin, eta jaia hasiko da. Sagardoa eta pintxoak egongo dira. Sagardo postuak Doneztebe plazan eta San Juan kalean jarriko dituzte. Aurten, edalontziarekin batera txorizo pintxo bat dastatzeko txartela emango dute, lau euroren truke. Ondoren, lanean aritu direnentzat afaria izango da Girizia elkartean. Intxixu AEK-tik azaldu dutenez, aurten ez da urteroko Inaxio Ugarte Sagardo Lehiaketa izango, xanistebanetako egitarauan txertatu dutelako: “Horren gaineko informazioa aurrerago zabalduko dugu”. Gauerako, azkenik, Kataxulo Gaztetxiak kontzertuak antolatu ditu. 23:00etan, Ex-pañolak, Escandalo publico eta Izu nauk taldeak igoko dira taula gainera. Alkoholimetroa eta eskerrak Oiartzungo Udalak eta Sagardo Eguneko antolatzaile eta laguntzaileek, adin txikikoak alkoholaren kontsumo arduratsuan hezteko konpromisoa hartu zuten duela urte batzuk. Horren harira, bihar alkoholimetroa jarriko dute arratsaldean, eta edalontziarekin batera txorizo pintxo bat jateko txartela banatuko dute. Intxixu AEK-tik, gainera, eskerrak eman dizkiete biharko jaia antolatzen [...]

Azeri Arku Tiraketa Elkarteak, Hondarribiko Udalaren eta Gipuzkoako Arku Tiraketa Federazioaren laguntzarekin, IV. Azeri Txapelketa antolatu du larunbat arratsalderako. Txapelketa San Telmo tiro-eremuan egingo dute, Azeri Elkartearen instalazioetan hain zuzen ere. Txapelketan parte hartzeko, beharrezkoa da arku-tiraketa txapelketetan parte hartzeko beharrezkoa den lizentzia izatea. Bi modalitate izango dira: arku okerra maila bakarrean eta arku konposatua ere maila bakarrean. Parte hartu nahi duten arkulariek izena eman dezakete azeriat@gmail.com helbidean eta ondorengo informazioa gehitu behar dute: arkulariaren izena, taldea, lizentzia zenbakia, nondik datorren eta ze mailakoa den. Inskripzioa banku-transferentzia bidez egin behar dute ondorengo kontu zenbakian: 3035 0049 08 0490019832. Lizentzia zenbakia jarri behar dute azalpenean eta 10 euro ordaindu behar dute. Informazio gehiagorako 653 729 498 telefonora dei daiteke, eta Pedro Egañarekin kontaktuan jarri. 64 parte-hartzaile Larunbatean jokatuko duten laugarren ediziorako parte-hartzaile kopurua 64 arkularitara mugatu dute; 32 arku okerrerako eta beste 32 arku konposaturako. Txapelketa arratsaldean egingo dute, horrela eguerdiko 14:30ean beroketa, materialaren berrikustea eta diana aldaketa egingo dute. Ondoren, txapelketa arratsaldeko 15:00etan hasiko dute eta kanporaketa eta finalak arratsaldeko 18:00etan egingo dituzte. Bi kategoriatan sari berdinak jasoko dituzte: lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren sailkatuek trofeoa eta opariak jasoko dituzte. Marka berrien bila Gainera, iragan urtetako markak gainditzeko helburua izango [...]

Atzo Esklerosi Anizkoitzaren Eguna izan zela eta, ADEMGI Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteak gaixotasun horri buruzko informatzeko kanpaina egingo du bihar. Irunen informazio eta galdeketa postuak jarriko dute Txingudi merkataritza zentroan. E...

Euskal presoak Euskal Herrian behar dutela izan aldarrikatzeko elkarretaratzea eginen dute bihar, ostiralarekin, Pausuko biribilgunean. 19:00etan izango da. Ondoren, 20:30ean, Eñaut Aramendi preso ohi urruñarrari ongietorria eginen zaio Hendaian, Her...

Itsas Mendi elkatearen Musika Jardunaldiak igandean hasiko dira, Mugarik Gabeko Txuntxuneroak talde nafarrak Trintxerpetik, San Pedrotik eta Donibanetik egingo duen dianarekin (13:00etatik aurrera). Hortik aurrera, beste hiru asteburutan Musika Jardunaldien baitako emanaldiak izango dira: Mikel Laboa musikaria izango dute gogoan jardunaldietan, eta emanaldi guztietan bere omenezko kantaren bat abestuko dute. Ekainaren 5ean Miren Urbieta sopranoak eta Rodrigo de Vera Diez pianistak kontzertua emango dute, 11:45ean, parrokian. Ekainaren 11n, berriz, emanaldi bikoitza, Mikel Laboaren omenez. Iñaki Salvador pianistak eta Ainara Ortega abeslariak kontzertua emango dute, 11:45ean, elizan, eta 22:00etan, Naizroxak saioa egingo du Santiago plazan. Izan ere, Mikel Laboaren azken grabazioa Naizroxa taldearekin egin zuen kolaborazio bat izan zen. Jardunaldiekin bukatzeko, ekainaren 18an Hondore koruak emanaldia egingo du 20:30ean elizan. 19an, eguerdian, Konstantziaren txanda, Santiago plazan.