64 arkularik parte hartuko dute IV. Arku Tiraketa Txapelketan
Azeri Arku Tiraketa Elkarteak, Hondarribiko Udalaren eta Gipuzkoako Arku Tiraketa Federazioaren laguntzarekin, IV. Azeri Txapelketa antolatu du larunbat arratsalderako. Txapelketa San Telmo tiro-eremuan egingo dute, Azeri Elkartearen instalazioetan hain zuzen ere. Txapelketan parte hartzeko, beharrezkoa da arku-tiraketa txapelketetan parte hartzeko beharrezkoa den lizentzia izatea. Bi modalitate izango dira: arku okerra maila bakarrean eta arku konposatua ere maila bakarrean. Parte hartu nahi duten arkulariek izena eman dezakete azeriat@gmail.com helbidean eta ondorengo informazioa gehitu behar dute: arkulariaren izena, taldea, lizentzia zenbakia, nondik datorren eta ze mailakoa den. Inskripzioa banku-transferentzia bidez egin behar dute ondorengo kontu zenbakian: 3035 0049 08 0490019832. Lizentzia zenbakia jarri behar dute azalpenean eta 10 euro ordaindu behar dute. Informazio gehiagorako 653 729 498 telefonora dei daiteke, eta Pedro Egañarekin kontaktuan jarri. 64 parte-hartzaile Larunbatean jokatuko duten laugarren ediziorako parte-hartzaile kopurua 64 arkularitara mugatu dute; 32 arku okerrerako eta beste 32 arku konposaturako. Txapelketa arratsaldean egingo dute, horrela eguerdiko 14:30ean beroketa, materialaren berrikustea eta diana aldaketa egingo dute. Ondoren, txapelketa arratsaldeko 15:00etan hasiko dute eta kanporaketa eta finalak arratsaldeko 18:00etan egingo dituzte. Bi kategoriatan sari berdinak jasoko dituzte: lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren sailkatuek trofeoa eta opariak jasoko dituzte. Marka berrien bila Gainera, iragan urtetako markak gainditzeko helburua izango [...]
Azeri Arku Tiraketa Elkarteak, Hondarribiko Udalaren eta Gipuzkoako Arku Tiraketa Federazioaren laguntzarekin, IV. Azeri Txapelketa antolatu du larunbat arratsalderako. Txapelketa San Telmo tiro-eremuan egingo dute, Azeri Elkartearen instalazioetan hain zuzen ere. Txapelketan parte hartzeko, beharrezkoa da arku-tiraketa txapelketetan parte hartzeko beharrezkoa den lizentzia izatea.
Bi modalitate izango dira: arku okerra maila bakarrean eta arku konposatua ere maila bakarrean. Parte hartu nahi duten arkulariek izena eman dezakete azeriat@gmail.com helbidean eta ondorengo informazioa gehitu behar dute: arkulariaren izena, taldea, lizentzia zenbakia, nondik datorren eta ze mailakoa den. Inskripzioa banku-transferentzia bidez egin behar dute ondorengo kontu zenbakian: 3035 0049 08 0490019832. Lizentzia zenbakia jarri behar dute azalpenean eta 10 euro ordaindu behar dute. Informazio gehiagorako 653 729 498 telefonora dei daiteke, eta Pedro Egañarekin kontaktuan jarri.
64 parte-hartzaile
Larunbatean jokatuko duten laugarren ediziorako parte-hartzaile kopurua 64 arkularitara mugatu dute; 32 arku okerrerako eta beste 32 arku konposaturako. Txapelketa arratsaldean egingo dute, horrela eguerdiko 14:30ean beroketa, materialaren berrikustea eta diana aldaketa egingo dute. Ondoren, txapelketa arratsaldeko 15:00etan hasiko dute eta kanporaketa eta finalak arratsaldeko 18:00etan egingo dituzte. Bi kategoriatan sari berdinak jasoko dituzte: lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren sailkatuek trofeoa eta opariak jasoko dituzte.
Marka berrien bila
Gainera, iragan urtetako markak gainditzeko helburua izango dute arkulariek. Batetik, arku okerreko errekorra, 654 puntutan dago, eta Felipe Lopezek lortu zuen 2008an. Bestetik, arku konposatuko marka 690 puntutan dago, eta Pepe Duok eskuratu zuen 2009an. Bi marka hauek gainditzen dituzten parte hartzaileek, 300 euroko saria jasoko dute. Gainera, parte hartzaile guztiek opariak izango dituzte, eta luncha izango da guztientzat.
Euskadikoa Hondarribian
Arku-tiraketa modalitatea herrian indartzeko helburuarekin, Euskadiko txapelketa Hondarribian egitea lortu dute, eta ekainaren 11n eta 12an izango da. Hiru modalitate jokatuko dituzte: Librea, Olinpikoa eta Konposatua, azken hau poleekin eginikoa.