Lehen urratsa eta gero, bigarrena egin behar
Orain artekoak ez du balio etzi berrestuko ez badute. Igandean Real Unionek Sevilla Atleticoren kontra Gal Stadiumean in extremis lortutako garaipenak (2-1) bigarren zatia behar du Andaluzian. Lortuz gero, urrats gehiago beharko dira Bigarren A Mailara igotzeko, baina porrotak denboraldiaren amaiera ekarriko luke. Irungoa bezala, partida gogorra izango da etzi 18:00etan hasiko dena. Horren jakitun dira jokalariak eta talde teknikoa, baita zale txuri-beltzak ere, Sevillara etzi autobusean abiatuko direnak, eta Irunen telebistaz, irratiz edo Internetez partida jarraituko dutenak. Bigarren A Maila hurbil baitago. Arautze denbora agortzear zela Josu Iglesiasek lortutako golari esker, berdinketak balio dio Unioni kanporaketan aurrera egiteko, eta heldu den denboraldian zilarrezko ligan jokatzeko urratsa emateko. Iglesias berak azaldu ditu aste honetan hedabideen aurrean Sevilla Atleticoren aurka ez galtzeko bete beharrekoak. Sevilla Atletiko Bigarren B Mailako gol gehien sartu dituen taldea dela gogoratu du atzelari bizkaitarrak, eta “futbol oso ona” egiten dutela nabarmendu. Horregatik, golik ez jasotzea oso garrantzitsua dela azaldu du, “Real Union etxetik kanpoko oso partida gutxitan geratu delako golik sartu gabe”. Hiria taldearekin dago Urtean zehar ez dira falta izan Stadium Galeko futbol taldeko jokalarien aldeko mezuak hiriko kaleetako bazterretan. Ez zegoen hirian eraikinik bandera txuri-beltzik gabe. Baina azken bi asteetan loreak udaberrian bezala ugaldu [...]
Orain artekoak ez du balio etzi berrestuko ez badute. Igandean Real Unionek Sevilla Atleticoren kontra Gal Stadiumean in extremis lortutako garaipenak (2-1) bigarren zatia behar du Andaluzian. Lortuz gero, urrats gehiago beharko dira Bigarren A Mailara igotzeko, baina porrotak denboraldiaren amaiera ekarriko luke. Irungoa bezala, partida gogorra izango da etzi 18:00etan hasiko dena.
Horren jakitun dira jokalariak eta talde teknikoa, baita zale txuri-beltzak ere, Sevillara etzi autobusean abiatuko direnak, eta Irunen telebistaz, irratiz edo Internetez partida jarraituko dutenak. Bigarren A Maila hurbil baitago.
Arautze denbora agortzear zela Josu Iglesiasek lortutako golari esker, berdinketak balio dio Unioni kanporaketan aurrera egiteko, eta heldu den denboraldian zilarrezko ligan jokatzeko urratsa emateko. Iglesias berak azaldu ditu aste honetan hedabideen aurrean Sevilla Atleticoren aurka ez galtzeko bete beharrekoak. Sevilla Atletiko Bigarren B Mailako gol gehien sartu dituen taldea dela gogoratu du atzelari bizkaitarrak, eta “futbol oso ona” egiten dutela nabarmendu. Horregatik, golik ez jasotzea oso garrantzitsua dela azaldu du, “Real Union etxetik kanpoko oso partida gutxitan geratu delako golik sartu gabe”.
Hiria taldearekin dago
Urtean zehar ez dira falta izan Stadium Galeko futbol taldeko jokalarien aldeko mezuak hiriko kaleetako bazterretan. Ez zegoen hirian eraikinik bandera txuri-beltzik gabe. Baina azken bi asteetan loreak udaberrian bezala ugaldu dira. Udalak ere berea atera zuen balkoira eta alkateak herritarrei dei egin zien gauza bera egiteko.
Kale Nagusiko eta inguruko tabernek Txuribeltz Eguna antolatu zuten igandean, joaneko partida probestuta. Goizean goizetik Real Unionen hamarnaka zale bildu ziren bertan, kamiseta zuriz eta aurpegiak bi kolorez tintaturik. Arratsaldeko partidaren ordua hurbiltzen zen heinean, giroa berotuz joan zen.
Talde txuri-beltzari babesa erakusteko ekimenen barruan ere, joan zen astean garagardo marka ezagun batek mila eta bostehun kamiseta banatu zituen play off-erako babes mezuekin. Botilatxoetako hiru txapa eramatearen truke ematen zuten elastikoa, eta hiru egunetan agortu ziren.

