Presoen aldeko elkarretaratzea eta Aramendiri omenaldia bihar
Euskal presoak Euskal Herrian behar dutela izan aldarrikatzeko elkarretaratzea eginen dute bihar, ostiralarekin, Pausuko biribilgunean. 19:00etan izango da. Ondoren, 20:30ean, Eñaut Aramendi preso ohi urruñarrari ongietorria eginen zaio Hendaian, Her...
Euskal presoak Euskal Herrian behar dutela izan aldarrikatzeko elkarretaratzea eginen dute bihar, ostiralarekin, Pausuko biribilgunean. 19:00etan izango da. Ondoren, 20:30ean, Eñaut Aramendi preso ohi urruñarrari ongietorria eginen zaio Hendaian, Herriko Etxe parean.Hilaren 17an askatu zuten Aramendi, eta hurrengo egunean harrera beroa egin zioten Urruñan.
Frantziako poliziek 2010eko maiatzaren 20an atxilotu zuten Aramendi, eta inkomunikatua izan ondoren epaileak bera espetxeratzeko agindu zuen. Hilabete hauetan Frantziako espetxeetan sakabanatua egon da urruñarra, besteak beste La Santen, Le Mains de Croissetesen eta Chateaurousen. Aramendi baldintzapeko askatasunean atera da. Pirinio Atlantikoetako departamendutik ateratzeko debekua ezartzeaz gain bi astean behin izenpetzera joan beharko du jujeak hala aginduta. Bere prozesuarekin lotura duten beste pertsona batzuekin harremanetan sartzeko debekua jaso du, baita ere.
