Elkarteen eguna egingo dute gaur haur eta nerabeen hizkuntz eskubidak bermatzeko
Elkarteen eguna egingo dute bigarrenez, haur eta nerabeekin lan egiten duten elkarteek. Aurten, Donibanen izango dute hitzordua eta jarduerak euskaraz eskaintzeko bideak landuta haur eta nerabeen hizkuntza eskubideak betetzen direla bermatzen saiatuko ...
Elkarteen eguna egingo dute bigarrenez, haur eta nerabeekin lan egiten duten elkarteek. Aurten, Donibanen izango dute hitzordua eta jarduerak euskaraz eskaintzeko bideak landuta haur eta nerabeen hizkuntza eskubideak betetzen direla bermatzen saiatuko dira. Ordu erdi barru hasiko dira ekimenak eta guztira hiru gune izango dira: Bonantzan 5 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutakoa egongo da eta besteak beste pirataz mozorrotzeko tailerra izango da; Bigarren gunea, Santiago plazan kokatuko dute. 9 eta 12 urte arteko haurrek bizikleta zirkuitua egiteko aukera izango dute eta futbolean aritzekoa ere; azkenik, portuko bokalean 13 eta 18 urte arteko gazteek arraun jolasekin eta grafitiekin gozatzeko aukera izango dute. 19:30etaqn adin guztietakoak Santiago Plazan elkartuko dira meriendatzeko.
