Ezker abertzaleak aurkeztutako mozioak aurrera egin du
aurrera egin du jazarpenaren gainean ezker abertzaleak aurkeztutako mozioak.
Eguerdiko ordubiak jota amaitu da udabatzarraren saioa eta ezker abertzaleak aurkeztutako mozioak aurrera egin du, talde abertzalearen, Ezker Batuaren eta Hamaika baten aldeko botuekin. PSE-EEk eta PPk kontra egin dute, gaurko saioan alderdi bakoitzeko zinegotzi bat falta zenez, bien artean 8 boto baino ez dituzte lortu eta beraz ezin izan dute mozioa bertan behera utzi. EAJk, abstentzioa bozkatu du.
Gaurkoan ate itxiarekin eztabaidatu den mozioak langile ohia jazarri zuten arduradunak zeintzu izan ziren zehaztea du helburu, eta horretarako, jazarpena gertatu zeneko arduradun politiko zein langile ohiaren nagusiei administrazio espedientea zabaltzea eskatzen du. Onartutako mozioan aldaketa egin dutela azaldu du ezker abertzaleko zinegotzi den Karlos Muruak: “arduradun politiko zein teknikoen izenen aurrean “ustezko” gehitzea izan da aldaketa”.
Epaitegiek frogatutzat eman dute langile ohiak jazarpena jasan zuela eta horregatik udalak 220.000 euro ordaindu behar izan ditu. Ezker abertzaleko zinegotziek diru kopuru hori “jazarpena eragin eta hura ekiditeko neurririk hartu ez zituztenek ordaindu behar dutela” azaldu zuten joan den ostegunean egindako agerraldian eta ez herritarrek edo udalak.
Amaitzeko, gaurko udalabatzarrean gertatutakoaz datorren astean balorazioa egingo dutela azaldu du ezker abertzaleak.
