Iñaki Graciaren atxiloketa eta espetxeratzea salatzeko hamarnaka lagun bildu ziren atzo 19:30ean OAAM Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta. Elkarretaratzea PSE-EEren egoitza aurrean deituta zegoen baina Ertzaintzak ez zien utzi egoitza aurrera hurbiltzen bertara bildutakoei eta Koldo Mitxelena (Esmalteria) plazan egin behar izan zuten elkarretaratzea azkenik
Iñaki Askatu Errepresioa ez da bidea lemapean. OAAMek azaldu duenaren arabera tentsio uneak bizi izan ziren.
Joan den asteazkenean atxilotu zuten Gracia Behobian. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Pablo Ruz epaileak eman zuen atxiloketa agindua, Guardia Zibilaren informaziotan oinarrituta, eta Dignidad y Justicia elkartearen kereilaren ondorioz. Ostegunean, Pablo Ruz epaileak espetxera bidali zuen Iñaki Gracia oreretarra behin-behinean Jose Antonio Ortega Lara espetxe funtzionarioaren bahiketan parte hartu zuelakoan.
Iñaki Gracia joan den urteko apirilaren 28an aske gelditu zen, Frantziako Estatuan zortzi urtez espetxean egon ondoren, eta beste bi urtez Espainiako espetxeetan. ETAko kide izatea leporatu zioten 2000ko irailaren 15ean Bidarten (Lapurdi) atxilotu zutenean.
Iñaki Graciaren atxiloketa salatu dute
Iñaki Gracia elkarretaratzea